Surfari buruzko filmak oinarri zituen jaialdi xume hura abiatu zenetik hamalau urte igaro dira, eta urteak aurrera, egonkortasuna, ospea, aniztasuna eta ikus-entzuleen gorakada irabazi ditu Donostiako Surfilm Festibalak. Aurten ekainaren 22tik 26ra, asteazkenetik igandera, egingo dute ingurugiroaren defentsa aldarrikatuko duen eta Japoniako hiru olaturen suntsiketa salatuko duen edizioa.
Osaki, Kabune eta Inamurako olatu garrantzitsuak desagertzear dira 2020ko Japoniako Olinpiar Jokoetarako eraiki nahi duten espigoia tarteko, hain zuzen, surfa Olinpiar Jokoetan sartzeko aukera aztertzen ari diren honetan. Gertaera salatzeko asmoa du, beraz, Donostiako 14. Surfilm Festibal jaialdiak, eta Miguel Brievak egindako irudiak ere horixe islatu du.
Jaialdia hilaren 22an, asteazkena, abiatuko dute, eta igandera bitarte, kontzertuak, surf txapelketa, erakusketa, mahai-ingurua, Albaolatik irteera, filmen proiekzioak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte Donostia eta inguruetan. Kultxa Kulturrekin elkarlanean, halaber, 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzendutako #izanezberdin film laburren lehiaketa egingo dute, eta irabazlearen lana hilaren 25ean eskainiko dute Antzoki Zaharrean. Egitarau osoa hemen kontsulta dezakezue.
Ikus-entzunezko arloari dagokionez, hainbat saio egingo dituzte:
Ekainaren 22an, 20:00etan Aquariumean.
- White Waves (Inka Reichert, 2016), itsasoetako kutsadura kasuak salatzen dituen dokumentala.
Ekainaren 24an, 19:30etik aurrera, Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktorian. Hainbat film labur eskainiko dituzte, eta filmen egileak bertan izango dira, lanak aurkezten.
- Idiosyncrasies (Patrick Trefz, 2010 )
- Being There (Léa Brassi, 2016)
- Radical Times in Namibia (Igor Bellido, 2016)
- The Man Who Sails With The Stars (Antonina Obrador, 2016)
- The Accord (Rc Cone, 2016)
- Within (Darius Devas, 2014)
Ekainaren 25ean, 22:00etan Antzoki Zaharrean. Hainbat film labur eskainiko dituzte:
- The More Things Change (Nathan Myers, 2015)
- Euskal balearen ehiza (Jon Goikoetxea, 2016)
- Waveform (Stefan Nadelman, 2015)
- Daydream (Óscar Valencia, 2016)
- Rose (Thomaz Crocco, 2015)
- Stonehead (Kohl Christensen, 2016)
- Bitxi (Alex Hontoria, 2016)
- #izanezberdin, Filmak lehiaketako irabazlea
Ekainaren 26an, 19:00etatik aurrera Grom Attack! festa egingo dute Antzoki Zaharrean:
- View From a Blue Moon (Blake Vincent Kueny, 2015) filma eskainiko dute, “surfa orain arte ikusi ez duzun bezala”
Eta ostean, 21:30etik aurrera, itxiera festa egingo dute. Ondorengo film laburrak eskainiko dituzte bertan:
- Brother (Seb Zanella, 2016)
- Freedom of the Fish (Xavi Clavero, 2015)