1975. urtean, Pasolinik Il vuoto del potere in Italia artikulua idatzi zuen, italiarren iruditegian ipurtargien artikulua bezala kokatuko zena. Bertan, aldaketa baten berri ematen zuen:

“kontsumoaren boterea italiarren kontzientzia berregiten eta desitxuratzen ikusi dut ‘neure zentzumenekin’, atzerakorik ez duen degradazio batera iritsi den arte”.

Eta mudantza horrek Italian utzitako botere hutsunearen inguruan hausnartzen zuen.

XXI. mendearen hasieran, desagertutako ipurtargi horien, “desitxuratutako kontzientzia” horren eta ikuslearen begiradaren inguruan eztabaidatzeak zentzu handia izan dezake.