Munduko zinema jaialdien datu-baserik osatuena da, doan da, eta online dago. Film Festivals’ Deadlines plataforma zuzendari, ekoizle eta banatzaileei zuzendatuko tresna da, jaialdiak haietara lanak aurkezteko epearen arabera antolatzeko aukera eskaintzen duena.
Jaialdien egutegia, entrega datak, izen-emate kuotak, izen-emate plataformak, sailak, gaiak, harremanetan jartzeko datuak, eta askoz gehiago eskaintzen ditu Film Festivals’ Deadlines datu-baseak. 20 urteko lanaren ostean kaleratu zuten Promofest film laburren banatzaile berritzailearen datu-basean oinarrituta dago, eta banatzailearen figura kontratatzeko denborarik edo dirurik ez duten zuzendari eta ekoizleak ditu jomugan.
Datu-basea doakoa da, eta bilaketak jaialdiaren, kategoriaren, iraupenaren, herrialdearen, gaiaren… arabera egiteko aukera eskaintzen du. Dena den, jaialdien ordena haietara lanak aurkezteko epe-mugaren arabera antolatzen du, eta azken hilabetean itxiko diren deialdiak erakusten ditu lehenik.
Film Festivals’ Deadline datu-basean izena emateko, film bat inskribatu behar da, eta hala, film hori nora aurkeztu erabakitzeko aukera izango du zuzendari, ekoizle zein banatzaileak. Informazio osatuagoa.