Eskerrik asko kritika lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

Zinea.eus-Kritika-lehiaketa-eskerrak

Bart gauean itxi dugu II. Kritika Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Orotara 24 kritika jaso ditugu, eta oso pozik gaude zuen erantzunarekin. Orain, epaimahaiaren esku utziko dugu erabakia, eta ekain hasieran jakinaraziko dizuegu irabazlearen izena. Zorte on!

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak (2014) eta 80 egunean (2010), Asier Altunaren Amama (2015), Telmo Esnalen Urte berri on, amona! (2011), Josu Martinezen Gure Sor Lekuaren bila (2015), Imanol Uriberen Mikelen heriotza (1983), Ben Sharrocken Pikadero (2015), Lara Izagirren Un otoño sin Berlín (2015), Montxo Armendarizen 27 ordu (1986) eta Mikel Ruedaren Izarren argia (2010) izan dira zuen aurkezpen kritika egiteko baliatu dituzuen filmetako batzuk. Guztira 17 filmen 24 kritika jaso ditugu, eta oso pozik gaude zuen erantzunarekin. Hemen ikus ditzakezue kritika guztiak.

Datozen egunetan, oraindik aditzera emango ez dugun epaimahaia ariko da lanean, eta zuek bidalitako lanak puntuatuko ditu. Gainera, kritika bakoitzak jasotako iruzkinak ere aintzat hartuko dituzte, beti ere, iruzkina ongi argudiatuta badago.

Hala, ekain hasieran jakinaraziko dizuegu irabazlearen izena, eta hil horretan bertan hasiko da aukeratutako pertsona gurekin kolaboratzen. Zorte on guztioi!