Zuzendaria: Imanol Uribe
Urtea: 1984
Herrialdea: Euskal Herria
“Denborak ere margotu egiten du” zioen Goya margolari espainolak eta hitzokin inor baino hobe iradoki zuen artelanen gain denborak jasanarazten duen desitxuratze-prozesuaren sekretua. Fisikoki lientzoan nahiz zeluloidean suerta daitezkeen urradurez gain, hitzok artelan horiek interpretatzerakoan ikusleak dituen balore, pentsamentu eta sentimentuetaz mintzo dira. Testuinguru sozio-politikoa aldatzen den neurrian aldatzen dira, baita ere, artelanaz ikusleak dituen pertzepzioak. Bada, hala gertatu da 1984an Imanol Uribek filmatutako Mikelean heriotza filmarekin, Euskal Herriaren errealitatea aldatu den neurrian.
Izenburuak berak aurreikusten duen patua sufrituko du Mikelek, bere barne askapenerako bidea muintzat duen film honetan. Heriotza bukaeran gertatzen bada ere, bere hileta mezarekin hasten da filma, tarteka ageri diren sekuentziak flashback gisa diskurtsoan txertatuz eta hiletarekin behin eta berriz uztartuz. Horrela, estruktura filmikoari erreparatuz, dramaren eremuan kokatu dezakegu filma. Heriotza bera, izenburuan bertan iragartzeaz gain planoz kanpo gertatzen da eta ez da gidoian tentziozko bira legez erabiltzen, horrekin thriller-etik urrunduz. Egiazki ez du axola nork hil duen Mikel, bai ordea bere askapenerako bide horretan bizitakoaren berri ematea.
Mikel homosexuala da eta ikuslea ez da filmaren erdira arte hortaz ohartuko. Bere barne askapena, adorez izaera eta sexualitatea bizitzeko egiten dituen hautuekin lortzear da. Prozesu horretan, Alma trabestiak berebiziko garrantzia izango du. Gauez, alkohol artean ezagutu, txortan egin eta, aurrerago, maitemindu egingo dira. Filmak, egungo begiradaren pean garaiko zenbait aurreiritzi azaldatzen ditu, hala nola, alkohola sexu harreman homosexualak izateko aitzakia gisa edo trabestismoaren eta homosexualitatearen arteko nahaskea.
Horrez gain, alderdirik interesgarriena Mikelek bere izaera eta ideologia uztartzerakoan sortutako talkan ikustatzen da. Ezker abertzalean aktiboki militatzen du Mikelek eta alderdikideak ohartzean espero ez zuen erantzuna jasoko du. Zentzu horretan, garai hartan bizi zen testuinguru politiko gatazkatsuan, eskubide politikoak aldarrikatzen eta zibilak baztertzen zituztenen erretratu gordina da “Mikelen heriotza”. Haatik, kritikoki aztertuz gero, filmean homosexualitatea beste edozein kondiziogatik trukagarria da dialektika hau erakutsi eta ezker abertzaleko kontraesanak erakusteko asmo bakarra duen film honetan. Dena den, ausarta zen garairako euskal gatazkaren marjinetan beste gatazka hau ikustarazi eta gogoeta plazaratzea.
Hasierako flashback horietako batean, Mikelek bere herriaren panoramika ikusteko asmoz, mendian gora ibili eta, eseri ostean, zigarro bat pizten du. Lehen plano batek bere barnera garamatza. Hortxe dago filmaren muina. Oso adierazgarria da sekuentzia hau, izan ere, aurrerago errepikatu egingo du Uribek behin Mikelek bere izaera osorik bizitzeko hautuak egindakoan. Orduan, baina, oso bestelakoak izango dira gauzak: bai Mikelen begien lehen plano itxia, bai eta herriaren panoramika ere.
Kaixo!
Oso interesgarria iruditu zait Aitorrek egindako kritika hau. Bertan, filmaren laburpen bat egiteaz gain, beste irakurketa bat egiten du. Eta bai, azken finean Mikelen heriotza ez da funtsezko gaia, homofobia baizik. Homofobia edo moral bikoitza; askatasuna eta giza eskubideak aldarrikatu bai, baina sexu askapena, hori beste kontu bat da…
Adeitasunez,
MET
Asko gustatu jat ze ondo idatzita dago, argi azalduta eta pelikulia ikusteko goguak emon daust.
Oso interesantea! Gainera, ahinbat puntu interesgarri ikutu dituzu, beharbada, horren agerian ez daudenak: alkohola eta sexu harremanak edota eskubide politikoen garrantzia eskubide zibilen aurretik.
Mikelen Heriotza filmak gainera, gizarte moduan zozer aldatu dugun edo ez hausnartzen laguntzen du. Aurreiritziak, besteek esan dezaketena, tradizioa… oraindik ere pisu dauka dauka gure gizartean. Herri txikieta, hau, areagotu egiten da gainera.
“Armairutik irten” lehen eta gaur egin behar da, beraz homosexuala izatea oraindik ere izkutuan eraman behar delaren seinale da (behintzat adin baterarte). Tristea da horrela esatea, baina 80 hamarkadako pelikula hau gaur egun ere bor borrean dauden gaiak ikutzen ditu.
Politika eta kontraesanen inguruan… hori ere gutxi aldatu da, tamalez, baina ideologia mutur bateko zein beste muturreko partiduen artean gainera.
Azpimarragarria da ere, Lekeitioko portua lehen kotxeentzako espazioa zela, eta gaur egun tabernetako terrazena… aspaldi beraz arratzaleek euren aparejuak konpontzeko leku gutxi dutela (baita herritarrak bertan ibiltzeko ere).
Besterik gabe, ondo segi!
Pelikula zahartxoa izan arren, oso ondo idatzitako kritika. Arina, ulerkorra eta erreflexioz betea, zine kritikek izan beharko luketena. Bereziki nabarmena, filmen iguruko pertzepzioa nola aldatzen den denboran zehar aipatzen duen errefrentzia. Askotan pentsatu izan dut horretaz eta hitzekin ondo irudikatuta dagoela uste dut. Zorionak!
Ados nago, momentuko ezker abertzaleak zituen kontraesanak plazaratzen ditu filmak. hildo horretatik, oso argi ikusten da alde batetik pertsona, bere sentimendu, ideiak, lana… Eta beste aldetik taldea. Haratago, esango nuke norbanakoaren eta taldearen arteko talka oso ondo islatzen dela. Taldeko sentimendu hori nola kartzela bihurtzen den kasu honetan mikelentzat.
Benetako kritika ona. Pelikula ondo aztertzen duena eta sakoneko ikuspegia erakusten diguna. Beste pausu bat eman dozu Aitor!!!
Brabo Aitor??????,
Mikelen heriotza pellikula oso ondo komentatuta dago historia. Aitorek kontaten gaitzuzen modura, zentzua dauko ze gaur egunean Mikelen heriotza universal egin da.
Eskertzekoa da “Mikelen Heriotzaren” errebisio hau. Interesgarria filmaren hautaketa eta baita hausnarketa ere!
Kritika oso interesgarria eta originala, filme zaharra izan arren gaur egungo gai bat izan daiteke. Oroitzapen oso onak ekarri dizkidan Kritika izan da eta filmea berriro ikusteko gogoak sartu zaizkit. Badaukat plana eguraldi euritsua egiten duenerako
Oroitzen naiz, mikelen heriotza lehen aldiz ikusi nuenean nolako konexioa egiten duen mikelekin. Begiaren lehen plano hori horren isla da, agian gehitu beharra zegoen nola filmaren momentu batzutan mikelen begietatik ikusten dugun eta bere sentimienduak bizitzera eramaten gaitu gu geu izango bagina bezala Mikel.
Bestetik, 80. Harkadako filma izan arren gaur egun oraindik gizartean kontraesan asko sortzen duen gaia dela homosexualitatea, horren eredu; ez dute bikote heterosexualen eskubide guztiak, erasoak jasaten dituzte, etabr.
Bukatzeko, asko gustatu zait mikelen heriotza aukeratu izana iritzi artikulu hau egiteko izan ere beti jotzen digu azken urteotako filmen inguruan hitzegiteko alde batera utziz euskal zinemaren hasiera gogorrak. Zorionak!
Gogoetarako bidea eman didan esaldi bat idatzi duzu, AITOR, hauxe: “eskubide politikoak aldarrikatzen eta zibilak baztertzen zituztenen erretratu gordina da “.
Irudipena daukat, gure generazioan kontrakorako joera tokatu zaigula; alegia, (eta barkatu sinplismoa) eskubideak indibidualak bilakatu direla, nagusiki, eta kolektiboak gero eta zapalduago gaudela. Edo, akaso, eskubideak baino egoerak bilakatu direla indibidualak eta gero eta gutxiago partekatzen ditugula, kolektiboki.
Bueno, gogoeta baten hasiera da hau….
Nire garaiko pelikula, gustatu zait asko kritika
Euskal Herritarron memorian dagoen pelikula, bere garaian gatazkatsua eta gaur egun ere gatazka sortu dezakeena.
Kritika zorrotza ta seatza.
Nabari da zinegilearen ikuspegia.
Bere denporan Mikelen heriotza egiten ikusi genduenentzako kritika onek pizka bat gure “nostalgia” osatzen gaitu. Oso ona.
Noiztik kontatzen da istorio guztia kritika batean? Kritikak erreflexiora bultzatu behar du, eta honek lortzen du, baina kritika bat pelikula ikusi duenarentzat eta ikusi duenarentzat erabilgarria izan behar da, eta kasu honetan ikusi ez duen norbaiti dena kontatzen zaio.
Iepa! KEXATZEKO idazten dut. Kritika honek ( eta beste askok) epea itxi zenean eziztuten hainbeste botu eta iruzkin, behin data pasatzean idatzi dituzte geHIAGO (egun dezente beranduago) . ESPERO DUGU epea baino lehen IDATZITAKOAK BAKARRIK KONTUA HARTUKO DIRELA EZTA??? eta bide batez ados ANE MIRENEKIN Noiztik kontatzen da istorio guztia kritika batean?
KEXATZEKO idazten dut. Kritika honek ( eta beste askok) epea itxi zenean eziztuten hainbeste botu eta iruzkin, behin data pasatzean idatzi dituzte geHIAGO (egun dezente beranduago) . ESPERO DUGU epea baino lehen IDATZITAKOAK BAKARRIK KONTUA HARTUKO DIRELA EZTA??? eta bide batez ados ANE MIRENEKIN Noiztik kontatzen da istorio guztia kritika batean?