Zuzendaria: Telmo Esnal

Urtea: 2011

Herrialdea: Euskal Herria

“Denok hil behar dugu noizbait”, hala esaten du Kontxu Odriozola haundiak filmearen esaldi batean. Ta bien bitartean, potroak ikutzeko edota aguantatzeko gaudela gehituko nuke nik filme bizi eta mugitu hau ikusi ta ostean.

Proposamen ausarta Telmo Esnalen filmea, euskal zineman, edo euskaraz egindako zineman honelako umore beltz finez zipriztindutako proposamen gehiagoren falta nabaria agerian usten du. Ta ez da gauzak erraz ipintzen dituena, dena erakusteko asmo duena, etxe zaharraren bazter argi-ilunetan, gabon-aldiko egun zurietan, eta kontrajarrian, Benidormeko terraza eguzkitsuak edo agure-etxearen fluoreszente argi hotza ta garbia. Baina ezer ez da dirudiena, dena da reflejoa, leihoaren kristal atzean edo ispilu bitarteko begirada isilak eta lausoak hala adierazten dutelarik. Montaje alaiak batetik bestera eramaten gaitu, gidoiaren nondik norakoak segika, amonaren ibilaldiaren atzetik, protagonisten erritmoa segitu nahirik.

Ta tentsioa. Hitchcock-en Psicho filmearen itzal luze ta aztoratua etorri zait gogora, amaren pertsonai izkutu ta beldurgarria, bibolin musikak zutik jarrita, eskopeta ta euri artean, urduri ipiniko zara tarte eder batzuetan.

Familia honetan amona da, edo halaxe izan nahi du berak, gutxienez, erdigunea ta abiapuntua. Amona bera da kezka guztien motorra, bere osasun beharrizanen inguruan antolatzen dira senide-erlazioak eta eginbeharrak. Baina bilobak amonaren asmo izkutuak deskubritzen dituenean, senitarteko guztien patua aldatuko da, baina ez da gutxi sufrituta izango inolaz ere.
“Familia horretarako dago, laguntzeko”, gidoiaren beste esaldi batek planteatzn duena metrajean zehar. Denok daukagu familia bat, ta menpekotasun giroan bizi gara behartuta ta beharrizanean,  kate horretan denok lotuta, zoriontsu batzutan, askatasun egarriz beste askotan.

Pelikula pixkat luzea egin bazait ere, ta montajea ere beharrizan barik azkartzen bada ere, pertsonen barne-barnerainoko sentimenduetara doan bidaia hau, familia relazio-bizio sentsazio hau eremu ez-ezagun baina hurbiletara joanaldi hau benetan gustora ikusten da. Ta denok noizbait hil behar badugu ere, bizirik gaude honelakoak gozatzeko. Eskerrak.