Zuzendaria: Ben Sharrock
Urtea: 2015
Herrialdea: Euskal Herria
Reservoir dogs, Citizen Kane, Blood Simple, Clerks… Bai, Zinea.eus II. Kritika Lehiaketaren arauak errespetatu ditut eta Euskal film baten kritika irakurtzen ari zarete. Ez, ez naiz erotu film ikaragarri horiek hemen txertatzeagatik. Felix Linares-ek, La noche de saioan egiten dituen lotura korapilatsuen beharrik gabe, izenburu horiek ere, badutelako erlaziorik aipatuko dudan euskal ekoizpen honekin. Ben Sharrock eskoziarraren Pikadero bezala, izenburu guzti horiek, Tarantino, Orson Welles, Coen Anaiak eta Kevin Smith-en lehen lanak direlako. Baina batez ere, bere identitatearen ala estiloaren zigilua, itsatsirik daramatelako.
Ingurukoekin sarritan eztabaidatu izan dut “opera prima” batek nolakoa izan beharko lukeen. Batzuek, ahalik eta izen handiena lortzeko erreminta bat dela diote, gustu pertsonalak alde batera utzi eta ahalik eta ikusle gehien biltzeko helburuarekin. Hortxe hasten naiz ni beste ertzean kokatzen. Nire ustez, egile baten lehen obrak, zuzendari horren aurkezpen eskutitz bat izan beharko luke. Barne egonezinak aireratzeko ala betidanik gustuko izan duen kontatzeko era hori astintzeko. Arriskatzea azken finean. Bost axola jendeak ulertuko duen ala ez, helburua ez da ikuslea asetzea, munduarekiko duen ikuspegi horri buruzko iritzia, lau haizeetara zabaltzea baizik, baina gustuko estilo hori galdu gabe. Hori izan da Ben Sharrock-en helburua, eta soberan lortu duela uste dut. Roy Andersson ala Kaurismaki bezalako zuzendarien esentziaz zipriztindua, film ausart eta desberdin bat egitea lortu baitu; eta hori eskertzekoa da.
Europa Iparraldeko hainbat zuzendarik hain berezkoa duten estilo propio hori erabiliaz: pertsonaia bitxiak, irrealak diruditen kokalekuak eta plano estatikoak, guztia “umore hotza” eta dramaren arteko marra ikusezin batekin lotuz. Norberaren esku, barre ala negar egitea. Kasu honetan estetika guzti hori, Euskal Herrira ekarria, krisi egoeran, lan baldintza eskasetan eta gurasoen etxean bizi den bikote gazte baten (Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga) komeriak pantailaratzeko asmoarekin. Tren geltokia, etxeko egongela, kotxea, errugbi partida…egoera arruntak diruditen une guzti horiei, zigilu pertsonal hori itsastean, gure ikuspegia erabat aldatzea lortu du. Hitzen gabeziak, sekulako indarrez betetzen dituzte irudiak eta batez ere pertsonaien arteko begirada eta isiluneak sendotu. Estetika horrekin bat gainera, aipamen berezia, Atzi Muramatsu-ren soinu banda eta abestien aukeraketa bikainari, sekuentzia batzuetan kontrapuntu zoragarria sortuz. Istorio lokal hau, gure hesietatik kanpo hain ongi funtzionatzearen arrazoi nagusia hori izan baita. Pertsonalitate handiko lan bat dela, baina lokaltasun hori galdu gabe. Ez dezagun ahaztu, zenbat eta lokalagoa izan filmaren gaia, zenbat eta lokalizatuagoa egon istorioa, aiseago bidaiatuko duela filmak Euskal Herritik kanpora.
Txalotzeko moduko debuta beraz. Zalantzarik gabe, aurrerapauso bat euskal zinemarentzat. Estilo klasiko horretatik at, barrera horiek hautsiz, hemen eraikitako istorio unibertsal bat kontatzeko. Aire freskoa, ausarta eta desberdina. Pikadero biribila da? Ez. Akatsak ditu? Bai. Baina “Opera prima” guztiak horrelakoak izango balira, beste oilar batek joko luke kukurruku.
Bikaina! hasierako parrafoarekin flipattzen neon jeje! ez dek kopiatzeatikan baino Romanek esan diken betala gustoa eta erraz irakurtzekena dek bai! nei galere pelikulie eezitxoan oso una iruditu baino bueno
Lehiaketa polita antolatu duzuena. Asko gustatu zait kritika hau, zintaren esentzia ezin hobeto islatzen du. Eta bai, ados nago Gorkarekin, Atzi Muramatsu-ren musika aukeraketa oso bizarroa baina era berean zoragarria da. DVDan noizko egongo den salgai badakizue?
Testua irakurtzeko arina eta harrapatzen zaituen horietarikoa. Zinemaren munduarekin erlazionatuko erreferentziz josia….nabaria da Izagirreren ezagutzak arlo honetan. Baino batez ere, nere kasuan kritika batean bilatzen dudana, zineman zer topatuko dudan azaltzen duena, baino pelikulataz ezer esan gabe. zeren ez dugu ahaztu behar kritika EZ dela pelikularen nondik norakoak esateko. Horretarako pelikukaren sinopsia dagoelako. Jarrai zure iritzi, gomendio, ekarpenak egiten, gozada delako. Dakienari entzun edota irakurri behar zaiolako.
Idazkera ezinhobeto menderatzen du Gaizkak. Argi eta zuzen. Kritikaren alde doan idatzia eta ez luzimendu pertsonalaren.
Ongi! Ados aurreko iruzkin guztiekin! Eztabaida gutxti eta adostasun asko kritika honekin: Ongi estrukturatua, erreferente zinematrografiko aproposak erabiliak (ezinbestekoa nire ustez zine kritikari batentzta, kultura zinematrografiko zabala izatea) , hizkuntza garbia eta garrantzitsuena, askotan gertatzen den bezala (DV-ren emakume ezagun horren kasua adfibidez), kritika oso pamposoa irakurri ondoren, zuzenean izartxoetara erreparatzen ez badiogu , ez dakigula filma ona ala txarra den, poesia asko baina iritzi gutxi, (hemen klaro klaro azaltzen da ez dela horrela) . Beraz esandakoa, zorionak kritikagatik. Ah ! Gehitu beharreko bakarra, filma ez zitzaidala batere gustatu, seko lo geratu ginen zine aretoan baina hori beste batean eztabaidatuko dugu.
Jo eskerrik asko benetan guztiei! Horrelako iritziak irakurrita, lehiaketa irabazi ala ez , oso oso pozik egoteko moduan nago. Eskerrik asko bihotzez!!!
Brilliant! Gure erreferente zinematografikoa, agertu zaigu hemen ere!. Aspalditik jarraitzen zaitugu , gomendio eta harribitxi ugari deskubritu dizkiguzu azken urteetan. Hemen ere sendo! zorteo on! ea zinea.eus-en zure kritikak irakurtzeko plazarra dugun hemendik aurrera.
” Ez dezagun ahaztu, zenbat eta lokalagoa izan filmaren gaia, zenbat eta lokalizatuagoa egon istorioa, aiseago bidaiatuko duela filmak Euskal Herritik kanpora.” erabat ados. Irakurri ditudan kritiken artean gehien gustatu zaidana izan lietek ziurrenik hau. Bi dira konkretuki nire faboritoak jejej bestearen iruzkinean ere idaztera noa orain. Lan bikaina. Zorte on. Ondo segi! adeitasunez. Jokin
Oso ona! Zergatik? Lehiaketaran arauak: “….. Horrez gain, kritikek dituzten iruzkin positiboak ere kontuan izango ditugu, kritika gustuko zergatik duten azaltzen dutenak.” dio. ” Nire argudio oso erraza eta simplea: Pedante ez den kitika bakarra delako, iruzkina dezente irakurri ditut eta hainbatekin ados nago. Gehienak hitz oso politak baina ez da deus ere ulertzen, gustatu zaie? ez , bai? ez dakit…pedanteria beste baterako.
Hau asko gustatu zait, hasieran erreferentziekin kritikan murgildu egiten zaitu (engantxatu alegia), gero eztabaida txiki bat planetatu ( opera primaren kontua), ondoren filmaren alderi onak/txarrak aipatu eta amaieran ondori garbi eta eraginkor bat.
Filma ikusteko gogoa jartzen du? bai eta oso arin arin irakurtzen da; esan bezala besteekin alderatuz, horiek baditudi filosofo batek idatzia direla.. Hau nire iritzi pertsonala besterik ez da, eta ez dut sekula hortan erreparatu baina lehiaketa hau horretarako balio izan du kar kar kar…. Kritika honetan oreka bilatu da, oso ongi idatzia, pedantea izan gabe. Besteetan ez dut oreka hau topatu egia esan..
Dena den ez da perfektua kritika hau, hori jakina, baina bai orekatuena agian zorionak!
Earki!! Kritika fina, zuzena, ongi estrukturatua eta irakurtzeko erreza. Iruzkina burutzeko aukeratutako filma egokia iruditu zait, bertoko produktuaren aldeko apostua eginez.
Erabat ados nago esaten duzunean “opera prima” batek, zuzendariaren barne ideiak azaleratzeko erabili behar litzatekelaren ideiarekin.
Zer izan beharko luke kritika on batek? zaiIla eta eztabaidagarria. Baina ziur Pikadero-ren kritika honek duen kutsua eta esentzia; hori ziur. Asko aberasten duen alderdi bat, beste filmen erreferentziak erabiltzea, honek erabiltzen ditu (kaurismaki, andersson eta abar…) Gutxi gehitzeko, iruzkin guzti horiek irakurri ostean, beraz, nire botua zure alde.
Zine kritika ala ikusentzunezko kritika bat (orokorrean) izan beharlo lituzkeen elemntuak dituelako, nire botua zuretzat Gaizka. Sinopsiari pintzelada txiki bat bakarrik eskaini dio (ez du erabiltzen kritika erdia trailerrean ikusten dugun antzeko berbera egiteko, hau da istorio erdia deskribatu), iritzia ala ikuspuntua argi eta garbi definitu ditu. Loturak ala erreferentziak erabili ditu (gaur egun irakurlea aaaasko harraptzen duen baliabide bat da, zein filmeri gogoraratzen gaituen alegia) , eztabaida txiki bat planeteatu du (zuzendari nobelena) eta ederki idatzia dago. Sinplea baina ekilibratua, txukuna eta deigarria.