Valentín Javier Dimenten El eslabón podrido film luzea izan da garaile Bilboko FANT Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren XXII. asteko sail ofizialean, eta zuzendaritza berritzaileenari Fas Zineklubak emandako saria Ben Wheatleyrentzat izan den, High-Rise filmagatik (gaur bertan heldu da zinemetara). Can Evrenol zinegile turkiarrak, ostera, jaso du Fantrobia saria, eta epaimahaiak euskal film labur onenari emandako garaikurra George Todriaren Lost Village lanarentzat izan da.

Fant-Irabazlea-Zinea.eus

Iragan astean beldurrezko eta fantasiazko generoetako 20tik gora lan izan dira ikusgai Bilboko Fant jaialdiaren XXII. edizioan. Jaialdia gaur bertan itxiko dute, 20:00etan BBK aretoan egingo duten emanaldi bikoitzarekin: Lluís Quilezen Graffiti laburra eskainiko dute lehenik, eta Fantrobia saria jaso berri izango duen Can Evrenol zinegile turkiarrak bere lan Baskin aurkeztuko du ostean.

Izan ere, sari banaketa ekitaldia egingo dute proiekzioen aurretik. Ondorengoak izan dira aurtengo edizioko irabazleak:

  • Sail Ofizialeko film luze onenaren saria: El eslabón podrido (Valentín Javier Diment)
  • Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako saria: Lovemilla (Teemu Nikki)
  • Zuzendaritza berritzaileenari emandako saria, Fas Zineklubaren eskutik: High Rise (Ben Wheatley)
  • Fantrobia saria: Can Evrenol
  • Epaimahaiak film labur onenari emandako saria: Edificio Tatuapé Mahal (Carolina Markowicz eta Fernanda Salloum)
  • Epaimahaiak euskal film labur onenari emandako saria: Lost Village (George Todria)
  • Ikusleek film labur onenari emandako saria: Apolo 81 (Oscar Bernácer)
  • Panorama saileko film luze onenaren saria: L’altra frontera (André Cruz Shiraiwa)
  • Panorama saileko film labur onenaren saria: Madre de Dios (Gigi Saúl Guerrero)
  • Phone-Fantastikoa lehiaketako lehen saria: Latas (Aritz Elguezabal)
  • Phone-Fantastikoa lehiaketako bigarren saria: Casi Héroes (Helena Jurado eta Pol Turrents)