La Higuera de los Bastardos filma udan errodatuko du Ana Murugarrenek, besteak beste, Karra Elejalde, Carlos Areces, Mikel Losada eta Pepa Aniorte aktoreekin. Haur protagonistaren eta haren anaiaren paperak egingo dituzten mutikoak aukeratzeko, baina, castinga egingo dute maiatzaren 21ean Bilbon.

Haur-casting-Zinea.eusFilmeko protagonista nagusia 9 eta 12 urte arteko mutiko bat izango da, eta 14-17 urte arteko anaia bat izango du. Oraindik, baina, ez dituzte bi pertsonaiok antzeztuko dituzten aktoreak aukeratu, eta hautagaiak ikusteko castinga deitu du BlogMedia ekoizpen etxeak.

Saioa maiatzaren 21ean izango da, Bilboko Zinebiren bulegoetan, Colon de Larreategui kaleko 13.ean. 10:00etatik 14:00ak arte egongo dira bertan, haurrei probak egiten.

Filma, ostera, udaran errodatuko dute Bilbo eta Getxoko lokalizazioetan.