Urte amaieran Bizkaiko hiriburua mendiko eta abenturazko zinema onenaren topagune bihurtuko da beste behin ere Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren bidez, eta lanak aurkezteko epea zabalik da irailaren 30era arte. Iragan urtean, baina, proiektatu zituzten film arrakastatsuenekin Mendi Tour biran jarraitzen dute urtarrilaz geroztik, eta egunotan Donostian eta Azpeitian izango dira.  

Dagoeneko hamahiru herritatik igaro da 2015eko jaialditik abiatuta osatu duten Mendi Tour bira, eta besteak beste, Joss Lowellek zuzendutako A Line Across the Sky (2015) eta Pawel Wysoczanskiren Jurek (2014) lanak eskaini dituzte herriz-herriko saioetan.

Bada, maiatzean, Donostia (maiatzak 10, 11 eta 12, Antzoki Zaharrean) eta Azpeitiara (maiatzak 24 eta 26, Soreasu Antzokia) helduko da zikloa, eta ostean, ondorengo herrietan barrena jarraituko du:

-Beasain: Ekainak 3

-Eskoriatza: Ekainak 14-16

-Zornotza: Urriak 4

-Iruñea: Urriak 6 eta 7

-Zumarraga: Azaroak 18

-Basauri: Azaroak 22

Baina emanaldiez gozatzeaz gain, tokian tokiko areto publiko zein pribatutan saioren bat antolatu nahi izanez gero, horretarako aukera ere eskaintzen dute. Egun bakarreko edota egun bat baino gehiagoko formatua izan daiteke, norberaren beharren arabera.

Egitarau osoa eta informazio gehiago.