Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaritza Orokorrak euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloetako sortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko xedearekin, bidaia poltsetarako aurtengo bigarren diru-laguntza deialdia zabaldu du. 2016an egindako lanak hartuko dituzten kontuan.
Zinema zein literatur edukiak nazioarteko jaialdietan zabaltzerakoan egindako joan-etorri gastuak, muntaia-gastuak, eszenografia eta materialen garraioa, ostatua eta dietak hartuko ditu kontuan Etxepare Institutuaren deialdiak. 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egindako ekitaldiei dagozkien gastuak izan beharko dira, noski.
Laguntza eskatzaileak nahi beste aldiz aurkeztu dezakete eskaera, baina jaso ahal izango duten laguntza kopuruaren batura ez da inolaz ere 2.000 eurotik gorakoa izango. Halaber, proiektu bakoitzagatik egindako eskaera ezberdinek laguntza jasotzeko aukera bakarra izango dute. Deialdi honetako laguntzak beste erakunde publikoek helburu berberarekin emandako diru-laguntzekin bateragarriak dira. Aldiz, gain-finantzaketa gertatu ezkero, laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da.
Deialdia maiatzaren 4an zabaldu zuten, eta eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da. Aurten lehen aldiz, gainera, eskaera bide telematikotik nahiz presentzialetik egiteko aukera egongo da.