Iragan martxoaren 18an zabaldu zituen ateak Tabakalerako Ubik sormen liburutegiak. Arte garaikidean espezializatuta dago, eta hiru ardatz nagusi ditu: ikasi, sortu eta gozatu. Ikus-entzunezko alorrean eskaintzen dituen zerbitzuek arreta eman digutenez, bertara hurbildu gara informazio eske, eta Arantza Mariskal liburutegiko arduradunarekin egin dugu zita.

Ohiko liburutegien zerbitzuez gain, pentsamendu garaikidean, arteetan, teknologian, soinuan, bidejo-jokoetan eta ikus-entzunezkoetan espezializatutako zerbitzuak ere eskaintzen ditu Ubikek. Azken honi dagokionez, gailuen, guneen eta baliabideen alokairua; bitartekarien laguntza; eta proposamen ezberdinez osatutako egitaraua aurki ditzakegu bertan, eta ikus-entzunezkoez gozatzeko gune zabal, atsegin eta ederra. Liburutegiaren nondik norakoak eta funtzionamendua gertutik ezagutzeko, Mariskalekin izan gara.

Hona berak kontatutakoak, labur-labur.