Ohiko edukietatik haratago, zinemaren adar ezberdinak landu eta sektorean diharduten gazteen iritziak, ezagutzak, hausnarketak zein lanak zabaltzeko asmoz, Zinea.eus atariak blogen atala ere izango du aurrerantzean. Gurekin ariko dira Amaia Garcia, Gaizka Izagirre, Cliff de Hory, Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo gustuko dituzten zein interesatzen zaizkien gaiak aletzen. Sartu barrura, atea zabalik duzue eta!
Zinema esperimentala, emakumezkoen zinema, dokumentalgintza, euskal ikus-entzunezko industria, LGTBI kolektiboaren isla zineman… Asko izango dira gure sei lagunek datozen hileetan mahai gainean jarriko dituzten gaiak. Hilean argitalpen bana egingo dute, eta pixkanaka, ikus-entzunezko industriaren beste alderdi batzuk erakutsiko dizkigute, fokuek argitu ohi ez dituzten horiek, nagusiki.
Baina ez diegu guk hitza kenduko. Sartu blogez gozatzera!