ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Zuzendaritza Orokorrak film luzeen proiektuen ekoizpenerako aurtengo laguntza deialdia zabaldu du, berriki indarrean sartu den legearen arabera egiten den lehen deialdia, hain zuzen. Gaurtik hasita, hamabost eguneko epea dago proiektuak aurkezteko.
IBAIA Euskal Ekoizleen Elkarteak agerraldia egin zuen joan zen astean euskal ikus-entzunezkoen industriak aurrera egiteko dituen zailtasunak salatzeko. Egoera zail horren eragileetako bat, hain justu, ICAAk Zinemaren Legean egindako aldaketak dira, euskal proiektuek (eta oro har, egun egiten diren proiektu ereduek) laguntzak jasotzea zaildu egingo dutelako aldaketok.
Bada, deialdi berria gaur bertan, maiatzak 4, zabaldu dute, eta ekoizleek 15 eguneko epea izango dute beren lanak aurkezteko.
Deialdira eskainitako zenbateko osoa 30 milioi eurokoa izango da. Lehen sailkatze prozedurarako 20 milioi euro gordeko dira, aldiz, bigarrenerako 10 milioi euro. Laguntzek lanaren aurrekontuaren % 40 gainditzen badute, aukeratutako proiektu bakoitzak, gehienez ere, 1.400.000 euro jaso ahal izango ditu.