Aurtengo urrian 80 urte beteko dira Jose Antonio Agirrek (Bilbo, 1904) eta haren taldeak Eusko Jaurlaritza sortu zutenetik, eta EiTBk Gure izaeraren ispilu izeneko kanpainaren baitan, bost dokumental eta film luze bat ekoitziko ditu lehen lehendakariaren omenez. Espainiako Gerra Zibiletik ihesi egin zuen ibilbidea aztertuko dute lanok.

Jose-Antonio-Agirre-Zinea.eus

1936ko uztailean, Espainiako bigarren errepublikaren aurkako estatu kolpea eman zuen Emilio Molak gidatutako militar taldeak. Espainiako Gerra Zibila eztandaraziko zuen gertaera hark, era berean, Eusko Jaurlaritzaren sorrera ere eragingo zuen handik hiru hilabetera. Jose Antonio Agirre EAJ alderdiko militantea eta abokatua izan zen eragile nagusietako bat, baita Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria ere, 1936ko urriaren 7tik 1960ra.

Urte gehienak, dena den, erbestean egin zituen, eta bidaia horretako leku esanguratsuenak Paris, Berlin eta New York izan ziren.

Hala, 80. urteurrenaren harira, Gure izaeraren ispilu izeneko kanpaina jarri du abian EiTBk, eta datozen hileetan sei ikuskizun eta bost ikus-entzunezko aurkeztuko dituzte. Tartean, atzerrian egindako ibilbidea errepasatuko duten bost dokumental: Gernika, Markak (Bernardo Atxagaren lan homonimoan oinarrituta); Berlín. Notas para un paseo por Berlín; Nueva York. Quinta planta; eta París, Voces de papel; eta azkenik, 80 años de Gobierno Vasco: 7 egun, 80 urte. Filma, ordea, Agirre, la película izango da.

Lanotako bakoitza euskal zinegile bati eskatu diote, eta emaitzak udazkenean izango dira ikusgai.