Jose Miguel Barandiaranen Patxi errementaria euskal ipuin tradizionalean oinarritutako Errementari film luzea prestatzen ari da Paul Urkijo zuzendari gasteiztarra. Grabaketarako Durangaldeko neska-mutil euskaldunak behar ditu, zortzi eta hamabi urte arteko gaztetxoak. Interesatuek, errementaricasting@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

Errementari fikziozko filma euskaraz errodatuko dute 2016ko udazken-negu partean, eta horretarako, 8-10 urte arteko neskak eta 8-12 urte arteko mutiko euskladunak behar dituzte.

Honenbestez, aktoreak aukeratzeko casting deialdia zabaldu dute. Izena emateko, haurraren izen-abizenak, jaiotza data, bizilekua eta argazkia bidali behar dira ondorengo helbidera: errementaricasting@gmail.com.

Patxi_Errementari