Donostiako Centa Eskolak zinema, telebista, bideojoko eta bestelako euskarrietarako efektu bereziak sortzeko urtebeteko masterra eskainiko du urritik ekainera. Eztandak, istripuak, superheroiak eta modan dauden beste hainbat elementu sortzen irakatsiko dute. Izen-ematea zabalik da.
Bideo-edizioa, etalonajea, osaketa, trackinga, motion graphicsak, modelaketa, testurak, argiztapena eta beste hainbat alderdi lantzeko ikastaroa da Donostiako Centa eskolak datorren ikasturtean eskainiko duena. 2016ko urriaren 10etik 2017ko ekainaren 16ra luzatuko da, 628 ordu orotara, eta goizeko zein arratsaldeko txanda egiteko aukera emango dute.
Zinema, telebista eta bideo-jokoetarako masterrean matrikula egiteko epea zabalik da jada, eta prezioa 6.200 eurokoa da.
https://vimeo.com/125667266
Batxilergoko ikasleei zein goi eta erdi mailako zikloak ikasi dituzten lagunei zuzendutako masterra da, baina ikus-entzunezko ikasketak, arte ederrak zein ingeniaritzak landu dituzten unibertsitateko ikasleentzat ere interesgarriak izan daitezkeen edukiak landuko dituzte.
Masterra guztiz praktikoa izango da, eta ikasleek pixkanaka berenganatuko dituzte ezagutzak, kanpoko praktiken bidez zein ordenagailuan bertan egindakoekin.
Masterraren metodologia, irakasleak zein programa, baita ordainketa nola egin ere, kontsulta dezakezu Centa Eskolaren atarian.
Doako jardunaldia
Masterraren nondik norakoak azaltzeko eta ikasleek lehen hartu-emana egin dezaten, maiatzaren 12an doako jardunaldi bat eskainiko dute Centa Eskolan bertan, arratsaldeko 17:00etan. Gonzalo Amilburu, Arkaitz Alastuey eta Miguel Costa profesionalek master class bana emango dute, eta zineman, animazioan zein publizitatean sortze prozesua nolakoa den azalduko dute.
Bertan izateko, info@escuelacenta.com helbidera idatzi behar da izena emateko.