Zinema alorrean gutxieneko esperientzia duen koordinatzaile baten bila dabil Gariza Films ekoizpen etxe bizkaitarra. Euskara eta ingelesa menderatzea ezinbestekoa da, eta gida-baimena izatea. Interesatuek info@garizafilms.com helbidera idatzi behar dute.
Iaz Un otoño sin Berlin arrakastatsua estreinatu zuen Lara Izagirrek zuzentzen duen Gariza Films ekoizpen etxeak. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan aurkeztu zuten lana, eta besteak beste, Donibane Lohizuneko Zinegile Gazteen jaialdian film luze onenaren saria jaso zuen filmak. Irene Escolar aktore nagusiak, halaber, Donostia Zinemaldiko aipamen berezia eta emakumezko aktore berri onenaren Goya saria jaso ditu.
Horren aurretik, baina, dozena erdi lan egin dituzte Larrabetzun kokatutako bulegotik, hala nola, Bicycle Poem (2010), Kea (2012), Larroxa (2013) eta Sormenaren bide ezkutuak (2013) film laburrak, eta Next Stop: Greenland (2013) abentura-dokumentala.
Bada, koordinatzaile lanetan ariko den pertsona baten bila ari dira orain. Egun osoko lana izango da, bost egun astean, eta ekoizpen etxeak dituen produkzio beharrak koordinatzeaz arduratuko da, enpresan bertan zein kanpoko bezeroekin. Hizkuntzak menderatzea eta zinemaren alorreko esperientzia izatea ezinbestekoak izango dira.
Interesatuek info@garizafilms.com helbidera idatzi behar dute, eta gaian Produkzio koordinatzailea. Gariza Films jarri beharko dute.