Iragan martxoaren 31n bildu zen Zineuskadi elkartearen balorazio-batzordea, eta uztailera bitarte zazpi film euskarara itzultzeko erabakia hartu zuen. Australia, AEB, Polonia, Alemania, Suedia, Danimarka, Frantzia eta Espainiako ekoizpenak dira.
2012az geroztik martxan den Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez, euskal haur eta nerabeentzako ikus-entzunezko eskaintza dezente hazi da, urtean hamabi-hamalau lan artean bikoizten baitituzte euskaraz.
Aurtengoan, lehen hiruhilabetean estreinatutako Oker (Stuart McDonald, 2015) eta Iparraldeko Norman (Trevor Wall, 2016) filmen ostean, beste bost helduko dira uztaila aurretik:
- Polonia eta Alemaniaren artean ekoitzitako K2. Touching the Sky (Eliza Kubarska, 2015) dokumentala
- Laban, mamu txikia (Alicja Jaworski, Karin Nilsson, Lasse persson eta Per Âhlin, 2006) animaziozko film suediarra
- Albert (Karsten Kiilerich, 2015) animaziozko film danimarkarra
https://youtu.be/bcgBBIWZB_o
- Phantom boy (Alain Gagnol eta Jean-Loup Felicioli, 2015) animaziozko film frantziarra
- Zipi-Zape y la isla del capitán (Oskar Santos, 2016) abenturazko film espainiarra
Filmen estreinaldi datak pixkanaka kaleratuko dituzte Zineuskadiren atarian.