Euskal ikus-entzunezko sektoreari laguntza estrategikoa ematea helburu duen Zineuskadi elkarteak 2016ko laguntza deialdia atera du. Eskaerak bidaltzeko epea maiatzaren 6an itxiko dute.
Aurtengo ekitaldiaren xedea fikziozko eta animaziozko film luzeak, sorkuntzazko dokumentalak eta publizitatea sustatzeko laguntzen deialdia ateratzea da. Horretarako, ikus-entzunezko ekoizpenei laguntzak emateko oinarriak ezarri ditu.
Parte hartu nahi duten lanak Euskal Autonomia Erkidegoko areto komertzialetan 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean estreinatutakoak izan behar dute. Gainera, ikus-entzunezko ekoizpen-etxe independente gisa inskribatuta egon behar dira.
Laguntzaren zenbatekoa, gehienez, 150.000€-koa izango da, eta zenbateko osoaren % 30 jatorrizko hizkuntza gisa euskara duten ekoizpenenen artean banatuko dute.
Eskaerak bidaltzeko epea hilabetekoa izango da, eta maiatzaren 6an amaituko da. Eskaera orriak eta bidali beharreko helbidea Zineuskadiren web orrian aurki daiteke.