Herritarrengan zinemara joateko ohitura sustatzen jarraitzeko, Espainiako FAPAE ekoizleen elkarteak, FEDICINE banatzaileen elkarteak, FECE zinema aretoen federazioak eta ICAA Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Institutuak urtean bitan antolatzen duten Zinemaren Festaren X. edizioa egingo dute maiatzeko bigarren astean, eta Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ere eragingo du.

X-Zinemaren-Festa-Zinea.eus

14 eta 60 urte arteko herritarrek Fiesta del Cine atarian sartu eta bertan izena eman besterik ez dute egin behar maiatzaren 9an, 10ean eta 11n (artearte, asteazken eta ostegunean) zinemaz gozatu nahi badute, 2,90 euroren truke soilik. Ondoren, zinema aretoetako leihatiletan, sarreren kutxazainetan zein Sareko ohiko plataformetan lortu ahal izango dituzte sarrerak.

Hego Euskal Herriko zinema aretoei eragingo die eskaintza honek, eta besteak beste, ondorengo filmak izango dira ikusgai: The Jungle Book (Jon Favreau), Hitchcock/Truffaut (Kent Jones), Kiki, el amor se hace (Paco León), The Lady in the Van (Nicholas Hytner), Trumbo (Jay Roach), El Olivo (Icíar Bollaín), Der Staat gegen Fritz Bauer (Lars Kraume), Captain America: Civil War (Anthony Russo eta Joe Russo) eta Madame Marguerite (Xavier Giannoli).