Madame Marguerite

Paris, hogeigarren hamarkadan, Marguerite Dumont emakume dirudunak musika eta opera asko maite ditu. Tarteka, tonuz kanpo abesten du, eta bere senar eta lagunek bere fantasia elikatu egingo dute, egia esatera ausartu gabe…opera bateko publikoaren aurrean abestera animatuko den arte.

Pride and Prejudice and Zombies

Jane Austenen eleberri ospetsuaren egokitzapen berezia dugu honakoa, beldurrezko komediaren zantzuak dituenak. 1819ko Erregeordetza britaniarrean, zombie plaga batek Ingalaterrako Meryton herri lasaia hartuko du. Bennetek, bere ahizpekin batera, izaki hauen aurka borrokatu beharko du.

Altamira

Altamirako historiaurreko margolanak aurkitu zituen Marcelino Saez de Santuola arkeologoaren azalean sartuko da Antonio Banderas espainiarra. Historiako aurkikuntza garrantzitsua defendatzeko Eliza katolikoarekin ez ezik, garaiko komunitate zientifikoari ere aurre egin behar izan zion Saez de Santuolak.

Kiki, el amor se hace

Paco Leónek zuzendu eta antzezten du asteko komedia erromantiko espainiarra. Udako egun luzeetan, bost maitasun istorio eta filia sexualek bat egingo dute. Besteak beste, dakrifilia, elifilia, somnofilia eta harpaxofilia izango dira protagonistek plazerra eskuratzeko topatuko dituzten moduak. Álex Garcíak, Natalia de Molinak, Belén Cuestak, eta Candela Peñak osatuko dute aktoreen taldea.

Sisters

Bi ahizpa helduk (Tina Fey eta Amy Poehler) azken asteburu bat igaroko dute beren haurtzaroko etxean, gurasoek salmentan jarri baino lehen.

El inventor de juegos

Mahai jokoen sorlekua den Zyl hiriko Drago familia dinastiari buruzko istorioa kontatzen du filmak. Argentina, Kanada eta Italiaren arteko haurrentzako ekoizpena zuzendu du Juan Pablo Buscarinik.

The Green Inferno

Justinek eta New Yorkeko bere lagunek Peruko oihanera bidaiatuko dute tribu indigena bat lagundu eta zuhaitz mozketa masibo bat ekiditeko asmoz. Intentzioa aldatu egingo da tribua kanibala dela jakingo dutenean.

Norm of the North

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, eta Iparraldeko Norman izenarekin, Hego Euskal Herriko hainbat herritako zinema aretoetan izango da ikusgai ehizatzen ez dakien hartz zurian inguruko filma. Normanek, hala ere, badu dohain berezi bat: bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du! Vera marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputz Greene jaunarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.

Hitchcock/Truffaut

Kent Jones zuzendariak, Hitchcock suspentsearen maisuaren inguruko testigantzak bildu ditu dokumental honetan. Zinegile ospetsuek parte hartzen dute lanean, besteak beste, Martin Scorsese, David Fincher, Richard Linklater, Wes Anderson, James Gray eta Olivier Assayas.

The Gospel of Us

Owen Sheersen izen bereko eleberrian oinarritutako drama dugu honakoa. Dave Mckeanek zuzendua eta Michale Sheenek antzeztua, memoria galtzen duen gizon baten inguruko istorioa kontatzen du filmak.