Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira, Kinoskopik zine ekoiztetxearen bidez, eta Gariza Filmsek lagundurik. Errementari filma euskaraz errodatuko da, 2016ko udazken-negu partean, eta ahal den heinean irudi errealekin, gutxieneko babes digitalaz lagundurik behar denean.
“Errementari zital bati buruzko baserri giroko ipuin bat da, gizona hain da gaiztoa zein deabruek ere beldur dioten.” Urkijok lau urte daramatza txikitatik bere ipuin gogokoena izan den horretan lanean, “betidanik egin nahi izan dut berarekin pelikula bat.” Mitologiaren eta kondairen zale sutsua izanik, zuzendari arabarraren lanak genero fantastikoaren barruan sailkatu izan dira. Aurretik sortutako film laburrekin 85 sari irabazi ditu estatuan eta nazioarte mailan.
Belgikako Frontières Ekoizleen Topagunera bidean
Berlinale jaialdian The Project ekoiztetxe frantsesarekin koprodukzio hitzarmen bat sinatu ostean, Errementari zine fantastikoaren ekoizle, banatzaile eta salmenta-agente inportanteenak biltzen dituen Belgikako Frontières Ekoizleen Topagunerako aukeratua izan da, beste hemeretzi lanekin batera. Luis Oza ekoizlearen esanetan (Kinoskopik) “Errementari Frontiéres-erako aukeratzeak aurreprodukzioaren Oscarretarako hautatua izatea bezalakoa da.” Jaialdia martxoaren 30etik apirilaren 1era izango da.
Gabon,
Errementaria antzezteko castingera apuntatu nahi dugu.
8 eta 9 urteko bi lehengusina gara, Garazi Mazquiaran Etxebarria (8 urte) eta Iratxe Etxebarria Anzizar (9 urte bete berri).
Gure ahizpa biek ere parte hartu nahiko lukete, Lorea Mazquiaran Etxebarria (11 urte) eta Amaia Etxebarria Anzizar (11 urte bete berri). Posiblea dute?
Zuen erantzunaren zain geratzen gara, laurok parte hartu ahalko dugulakoan.
Eskerrik asko!
Lorea, Amaia, Iratxe eta Garazi lehengusinak 😉