Mendiko zinemaren nazioarteko jaialdiaren bederatzigarren edizioa abenduaren 9tik 18ra egingo da Bilbon, eta sail ofizialean lehiatu ahal izateko izena-emate epea irailaren 30era arte izango da zabalik.

BilbaoKontakizunak mendian garatu behar dira, edo mendiarekin zerikusia izan behar dute, eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak baino ezingo dira lehiaketara aurkeztu. Gaiak, beraz, askotarikoak izan daitezke: alpinismoa, eskalada, mendiko eta abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, etabar.

Izena-emateko eta dokumentazioa bidaltzeko egin klik hemen.

Sektorearen erreferente

2008an martxan jarri zenetik (orduan Gasteizen), bilakaera nabarmena izan du Bilbao Mendi Film Festival jaialdiak, eta egun, nazioarte mailan erreferente bilakatu da mendiari, abentura eta kirolari lotutako zinemaldien barruan. Iaz 8.700 ikusle izan zituen eta 43 pelikula izan ziren lehian