Umimachi Diary

Kore-eda zinegile japoniarraren maisulan berria. Sachi, Yoshino eta Chika ahizpak Japongo Kamakura herrian bizi dira, aiton-amonen etxean. Egun batean, aspaldi joan zen aitaren heriotzaren berri izango dute, eta hiletara joango dira. Bertan aitak hamahiru urteko laugarren alaba bat zuela jakingo dute, eta neska gaztea haiekin bizitzera gonbidatuko dute. Lau gazteen egunerokoa ikusiko dugu ondorengo 90 minutuetan. Filma iazko Cannesko zinemaldian estreinatu zuen, eta Donostian ikusleen saria jaso zuen.

Batman v. Superman: Dawn of Justice

Hemen da Warner Bros Pictures etxearen arrakasta berria, bi superheroi ezagunenak lehen aldiz pantailan elkarrekin ikusteko aukera emango diguna: Batman v. Superman. Bigarren honek egin ditzakeen ekintzen beldur, eta hura kontrolpean izateko asmotan, Gotham Cityko zaindari den Batman Metropolira hurbilduko da. Herritarrek ez dute jakingo bien artean zein duten nahiago, eta bi superheroiak lurralde-ordezkaritza irabazteko liskarretan murgilduko dira. Halako batean, ordea, haien arteko gatazkak albo batera utzi eta gizateria arriskuan jarriko duen mehatxu bati aurre egin beharko diote. 2013an Man of Steel (Superman) gidatu zuen Zack Snyderek zuzendu du lana.

My Big Fat Greek Wedding 2

Orain hamabost urte estreinatu zuten My Big Fat Greek Wedding (2002) film ospetsuaren bigarren atala dugu honakoa. Lehen film hartako ezkontza baino handiagoa izango den beste ezkontza bat tarteko, Portokalos familiaren sekretuak aireratzen joango dira. Kirk Jones zinegileak gidatu du komedia.

Nous trois ou rien

Kheiron zuzendari frantziarrak bere haurtzaroko bizipenak islatzen dituen filma aurkeztuko digu. Baikortasunez betreriko guraso gazteak, Kheiron txikiarekin Irango hegoaldeko herrixka atzean utzi, eta Parisera egin zuten bidaia kontatuko du filmak. Iazko Cesar sari frantziarretan opera priman onenaren kategorian proposatu zuten filma.

Risen

Jesu Kristoren gorputzaren desagerpenak erromatar zenturioia ikerketa lanetan jarriko du. Drama, jakin-mina eta erlijioa izango ditu ardatz antzinako Grezian girotutako Kevin Reynolds zuzendari estatubatuarraren filmak.