Beñat Fontanedak zuzendu du 2014an abiatu zen herri ekimenaren inguruko dokumentala. Hainbat politikariren adierazpen arrazista eta xenofoboei erantzunez, Gasteiz anitz eta koloretsua aldarrikatzen duen lanak gaur ikusiko du argia, 19:30ean Europa Jauregian.
2014ko udan, Javier Maroto Gasteizko alkateak etorkinen eta laguntza sozialen inguruan egindako adierazpen arrazistei aurre eginez, hiriko eragile, elkarte eta norbanakoek Gora Gasteiz herri ekimena sortu zuten.
Beñat Fontanedaren gidaritzapean, plataformaren lana islatzen duten elkarrizketek osatu dute ikus-entzunezkoa. Besteak beste, Karmele Jaio, Iñaki Iriondo, Unax Ugalde eta Juan Ibarrondoren aurpegi ezagunak ikusiko ditugu gaur 19:30ean Europa Jauregian aurkeztuko duten dokumentalean. Apirilaren 18an berriz, Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian aurkeztuko dute lana.
Trailerra ikusgai, hemen.