Maiatzaren 15era arteko epea izango dute parte hartzaileek euskaraz sortutako edo azpititulatutako film sozialak Bilboko Zinema ikusezinaren 8. ediziora bidaltzeko.
Lanak euskaraz edota euskaraz azpititulatuak izan beharko dira, eta lau ardatz tematikoren inguruan aritu: Garapen eraunkorra, giza eskubideak, kulturartekotasuna eta genero berdintasuna. Film luzeak eta laburrak onartuko dituzte, eta lan onenak 1.000 euroko saria jasoko du, Bilboko Kafe Antzokiaren eskutik.
Jaialdian parte hartzeko epea maiatzaren 15era arte izango da zabalik, eta lanak posta arruntaz edo elektronikoz bidatzeko aukera izango da. Esteka honetan daude ikusgai jaialdiaren oinarriak eta izena emateko fitxa.