Zinegile bilbotarrak El Último Verano izeneko opera prima estreinatuko du 34 FCIU – Festival Cinematográfico Internacional de Uruguay jaialdian. Zinemaldia, martxoaren 22tik apirilaren 1era izango da, eta Apellanizen lana Nuevos Realizadores eta Ojo con el cine, bi sailetan lehiatuko da .
https://vimeo.com/99337236
Leire Apellaniz (Bilbo 1975) zuzendari, gidoilari eta ekoizleak 34 FCIU – Festival Cinematográfico de Uruguay zinema jaialdian estreinatuko du El Último Verano, bere ibilbidean zuzendari bezala aurkezten duen lehen film luzea. Apellanizek berak Aritz Morenorekin batera sortutako Señor y Señora ekoiztetxeak ekoiztu du filma, Rec Grabaketa Estudioekin koprodukzioan.
Pelikulak 34 FCIU jaialdiko Nuevos Realizadores eta Ojo con el cine bi sailetan parte hartuko du aldi berean. Zinemaldia herrialde latinoamerikarretan egiten den zaharrenetakoa da. 64 edizioa martxoaren 22tik apirilaren 1a bitartean egingo dute Motevideon.
Ez zaizkio ezezagunak Apellanizeni nazioarteko zinema jaialdiak. Hainbat zinemalditan lan egin ostean, egun Donostiako Zinemaldiko Sail Teknikoaren arduradurak ekoiztetxeko lanekin uztartzen ditu. El Último Verano filmean, zuzendaritzan eta gidoigintzan ikusiko dugu, baina aurrez ekoizpen lanetan ere aritua da, besteak beste, Cólera (Aritz Moreno, 2013,) film laburrean eta El Método Arrieta (Jorge Gil Munárriz, 2013) luzean.
Sinopsia
Miguel Angel eskola zaharreko zinema enpresaburua da. Hiru hamarkada daramatza Espainia osoan zehar udaro aire zabalean zinema emanaldiak antolatzen. Zinema insustriak digitalizazio eran sufritzen ari den aldaketak biziko ditu lehen pertsonan. Aurtengoa bere negozioaren azken uda izan daiteke.