SGAE Fundazioak ‘Euskal Zinegile Berrien’ zikloa ospatuko du bihartik hasi eta datorren asteko asteazkenarte bitarte. Ekimenak azken urteetan Euskal Herriko zinegile berriek egin dituzten lanak erakustea du helburu. Guztira, zazpi zinegilek egindako genero ezberdinetako filmak proiektatuko dira. Besteak beste, Roberto Castónen Ander (2009), Mikel Ruedaren Izarren argia (2010), edota Asier Altuna zuzendariaren Amama (2015) ikusi ahal izango dira. Horretaz gain, euskal zinegileek egindako film labur sorta zenbait ere proiektatuko dira.
Emanaldi guztiak Madrilgo Berlanga Aretoan izango dira (Andrés Mellado kalea, 53), eta sarrerak leihatiletan edota entradas.com atarian eskura daitezke, 3 euroko prezioan.
EGITARAUA:
- OSTEGUNA, MARTXOAK 10
19.00 h. Inaugurazio ekitaldia
Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día (film laburren bilduma) / 2015 / 98’
- Amatxu maitea / Luis Marías / 14’
- Caminan / Mikel Rueda / 14’
- El amigo imaginario / Javier Rebollo / 14’
- Los ocho pecados capitales / Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana, María Ibarretxe) / 14’
- Misterio en el parque de doña Casilda / Enrique Urbizu / 14’
- Parpadeos / Imanol Uribe / 14’
- Zonbi eguna / Pedro Olea / 14’
- OSTIRALA, MARTXOAK 11
19.00 h. Amama / Asier Altuna / 2015 / 98’
21.00 h. Ander / Roberto Castón / 2009 / 124’
- LARUNBATA, MARTXOAK 12
19.00 h. Isabel Hergueraren film laburren bilduma (50’)
21.00 h. Izarren argia / Mikel Rueda / 2010 / 97’
- IGANDEA, MARTXOAK 13
19.00 h. La casa Emak Bakia / Oskar Alegría / 2013 / 83’
21.00 h. Loreak / José María Goenaga eta Jon Garaño / 2013 / 100’
- ASTELEHENA, MARTXOAK 14
19.00 h. Sesión de cortos Isabel Herguera (50’)
21.00 h. Amama / Asier Altuna / 2015 / 98’
- ASTEARTEA, MARTXOAK 15
19.00 h. Izarren argia / Mikel Rueda / 2010 / 97’
21.00 h. La casa Emak Bakia / Oskar Alegría / 2013 / 83’
- ASTEAZKENA, MARTXOAK 16
19.00 h. Loreak / José María Goenaga eta Jon Garaño / 2013 / 100’
21.00 h. Ander / Roberto Castón / 2009 / 124’