Mustang
Turquia iparraldeko herri txiki batean, hamabi eta hamasei urte bitarteko bost ahizpa umezurtzek Itsaso Beltzeko kostaldean igaroko dute uda, beren eskolako mutilekin, jolas eta irri artean. Hala ere, herrialdeak emakumeentzat antolatua duen etorkizunarentzat prestatu beharko dira gaztetxoak. Osabak eta amonak hartuko dute horren ardura. Gamze Ergüvenen lehen film luzeak hainbat sari jaso ditu nazioarteko zinemaldietan; otsailean banatu ziren Oscar sarietarako, ingelesaz besteko hizkuntzan errodatutako film onenenaren sarirako hautagaia izan zen.
https://www.youtube.com/watch?v=7QGaPlEVvN0
The Divergent Series: Allegiant
Insurgenteren sekuela eta Divergente filmak hasitako sagaren azkena estreinatuko dute asteburu honetan. Bi zatitan banatu dute azken pasarte hau, bata orain estreinatuko da eta bestea 2017an. Akzio eta zientzia fikziozko modako saga luzatzeko saiakera honetan, aktore taldean (Shailene Woodley, Theo James, Naomi Watts) eta efektu berezietan jarri dute arreta.
Kung Fu Panda 3
Po panda baldar eta gazteak abentura berriei aurre egin beharko die beste behin. Batetik, naturaz gaindiko gertakari bat jazoko da, eta bestetik, bere aita biologikoa dela dioen animalia agertuko da bere bizitzan. Dreamworks Animation etxearen 3D ekoizpen berriena zine aretoetan dugu dagoeneko.
By the Sea
Angelina Jolie zuzendari, gidoilari eta aktore lanetan ikusiko dugu 70. hamarkadan kokatutako film honetan. Jolik eta Brad Pittek antzeztuko duten bikote protagonista krisi batean murgilduta dago, eta Frantziako kostaldeko herrixka batean igaroko dute beren oporraldia. Europear zinera hurbiltzeko saiakera egin du zuzendari estatubatuarrak bere lan berri honetan.
Bone Tomahawk
Western generoak beti du tokia zinema aretoetan. S. Craig Zahler zuzenariak Kurt Russel jarri du, beste behin, sheriff lanetan. Russelek Bright Hope herrira iristen den arrotza atxilotuko du, berekin liskarra izan ostean. Sheriffaren emazteak presoa zaintzea erabakiko du, eta gau batean, biek ihes egingo dute. Sitgeseko Jaialdian zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Craig Zahelerrek.
Il nome del figlio
Le prénom filmaren remakea zuzendu du Francesca Archibugi italiarrak. Bettak (Valeria Golino) eta Twitterrera zaletutako unibertsitate irakasle Sandrok (Luigi Lo Cascio), Bettaren anaia, Paolo (Alessandro Gassman), Simona (Micaela Ramazzotti) eta haurtzaroko laguna (Rocco Papaleo) gonbidatuko dituzte afaltzera. Txutxumutxu batek iraganeko sekretu eta gorrotoak azaleratuko ditu.
Don’t Grow Up
Atlantikoko irla batean kokatutako umezurztegi batetik ihesi, hirira iritsiko da gazte talde bat. Bertan, kaos batekin topo egingo dute: gaixotasun arraro baten erruz, irlako heldu guztiak zombie hiltzaileetan bilakatu dira. Nerabezaroa, zombieak eta beldurrezko generoa, horiexek Thierry Poiraud zuzendari frantziarraren filme berrienaren osagaiak.
Court
Indiako prozesu juzidialetan ematen diren gehiegikeriak salatzen dituen filmak Veneziako Jaialdian Orizzonti saileko film onenaren garaikurra eskuratu zuen. Narayan Kamble irakasle eta abeslari aktibista gobernuko langile bat suizidiora bultzatzeaz akusatuko dute.
Tout en haut du monde
Sacrebleu Productions eta Maybe Movies etxearen animazizko filma zuzendu du Rémi Cayék. 1882, San Petesburgo, Saha gazte aristokratak, bere gurasoek beretzat gordea duten etorkizunari entzungor egingo dio, eta aitona esploratzailearen bila abiatuko da Ipar Polora.
Trois couleurs
Krzysztof Kieslowskiren heriotza goiztiarraren hogeigarren urteurrenean, Wanda banatzaileak zuzendari poloniarraren trilogia bereziena berreskuratu du. Hiru kolore: urdina, zuria eta gorria, frantziar iraultzaren idealetako bakoitzari izen ematen dioten hiruna film.
Trois couleurs: Bleu
Juliek (Juliette Binoche) bere senarra Pierre, konpositore ospetsua, eta Anna alaba galduko ditu auto istripu batean.
Trois couleurs: Rouge
Valentina modelo lanetan dabilen ikasle gazteak, kotxe istripua izan duen txakur baten bizia salbatuko du.
Trois Couleurs: Blanc
Karolek izugarri maite du Dominique, baina gizona abandonatuko du inpotentzia sufritzen duela eta.