Euskadiko Filmategiak erakusketa zein emanaldi areto berriak ditu Donostiako Tabakalera Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, eta azken hileetan egin bezala, martxoan ere ziklo berri bat programatuko du. Hain zuzen, erakundeak kontserbatzen dituen ikus-entzunezko gordailuak eskainiko dituzte.

'MAQ, 8 mm'

‘MAQ, generación 8 mm’

Euskadiko Filmategiak euskal ikus-entzunezkoen ondarearen gaineko ardura handia du. Are gehiago zinema aretoa eta egoitza berria dituenetik, ondare hori erakusteko betebeharra baitu. Gaur arte zikloek gai zehatzei (Katrina, hamar urte ondoren), zinema klasikoari (Mitxelenarenak) zein zuzendari jakin bati (Víctor Erice) erreferentzia egin dieten arren, martxoan euskal ikus-entzunezko ondarea izango da ikusgai.

‘Euskal ondarea pantailara’ izenburupean, lau saio egingo dituzte Tabakalerako zinema aretoan. Orotara bost film ikusi ahal izango ditugu:

  • Iaz hil zen Pío Caro Baroja zuzendariaren Navarra, las cuatro estaciones (1971) filma martxoaren 3an.
  • José Antonio Sistiaga margolariaren Ere erera baleibu izik subua aruaren (1968-1970), 108.000 fotogramaz osatutako lehen film aitzindaria martxoaren 10ean.
  • Martxoaren 17an zinemagile amateurrei omenaldiaren egingo diete Iñigo Kintana zuzendariaren MAQ, generación 8mm. filmaren estreinaldiarekin.
  • Eta zikloa isteko, martxoaren 31n, bi film: Sinfonía Vasca (Adof Trotz, 1936), Gerra Zibila hasi aurretik Euskal Herrian errodatutako azken filma, eta iaz estreinatutako Gure sorlekuaren bila (Josu Martínez, 2015), euskaraz egindako lehen filma aurkitzeko prozesuari buruzko dokumentala.

Bost proiekzioak 19:00etan izango dira. Sarrerek 3,50 euro balioko dute. 25 urtetik beherako gazteek doan sartzeko aukera izango dute proiekzio egunetan 18:30etik aurrera txartel-leihatilan nortasun agiria erakutsita.

'Ere erera baleibu izik subua aruaren'

‘Ere erera baleibu izik subua aruaren’