Pikadero

Anek (Barbara Goenaga) eta Gorkak (Joseba Usabiaga) gau batean elkar ezagutu den bikote gaztea osatzen dute. 30 urte inguru dituzten arren, gurasoen etxean bizi dira biak ala biak, eta intimitate pixka bat lortzeko elkargune publikoez baliatu beharko dira, txortalekuez alegia. Ben Sharocken lehen luzea, Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien sailean lehiatu zen. Beste herrien artean, Bilboko Multicines aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Floridan estreinatuko da, gaztelerako azpitituluekin.

Remember

90 urteko Zev (Christopher Plummer) Holokaustoari aurre egin zion judutarrak, alzheimerra du. Bizitzaren amaieran, bere familia hil zuen nazia topatu eta hiltzeko asmoari ekingo dio. Atom Egoyan armeniarraren zinta berriena da honakoa, ekoizpen kanadiarra duena.

Janis

Amy Bergek zuzendu du Janis Joplin abeslari estatubatuarraren dokumentala. Cat Power hegoaldeko rock abeslariak, lehen pertsonan kontatuko du Joplinek izar batean bilakatzeko egindako ibilbidea

Cien años de perdón

Goiz euritsu batean, mozorroturiko sei gizon armatu Valentziako banketxe batean lapurreta egiten saiatuko dira. Erraza zirudiena konplikatu egingo da, eta horren erruz “El Uruguayo” eta “El Gallego” taldeko bi liderren artean deskonfiantza eta enfrentamendua sortuko da. Luis Tosar eta Rodrigo de la Serna protagonista ditu Daniel Calparsororen azken lanak.

Danny Collins

Gertaera errealetan oinarritua, Al Pacino 70 urteko Danny Collins rockero zaharkituaren azalean sartuko da. Gehiegikeriez betetako bizitzari uko egitea erabakiko du John Lennonek 40 urte lehenago bidali zion gutun bat jasotzen duenean. Orduan, bidaia inspiratzaile bati ekingo dio, bere familia berrezagutu eta benetako maitasuna topatzeko. Pacinoz gain (Globo sarietarako proposamena jaso zuena, bide batez), aktore talde ezaguna bildu du Dan Fogelmanek filmerako, besteak beste, Annette Bening, Jennifer Garner, Bobby Cannavale eta Christopher Plummer.

Elser: Er hätte die Welt verändert (Georg Elser)

George Elser, 1939ko azaroaren 8an Hitler hiltzen saiatu zen erresistentziako arotzaren inguruko historia da honakoa. Hamahiru minutugatik, Führera oholtzatik uste baino lehenago jetsi izan ez balitz, munduko historia bestelakoa izan zitekeen. Nazismoaren urte gordinak dakartza Oliver Hirschbiegel zinegile alemaniarrak.

Louder Than Bombs

Isabelle Reed gerra argazkilariaren semea familiaren etxera itzuliko da, hil berri den amaren erakusketaren aitzakiaz. Bertan, aita eta anaia gaztearekin elkartuko da; eta hiruen artean, beren amarekiko dituzten sentimenduak trukatuko dituzte. 2015eko Canneseko jaialdian Sail Ofizialean parte hartu zuen Joachim Trierren ekoizpen norbegiarrak.

Rock the Kasbah

Bill Murray, kontzertu bat antolatzeko asmoz, Afganistanera bidaiatuko duen musika manager baten azalean sartuko da. Bertan, diru, pasaporte eta ibilgailurik gabe geratuko da. Halako batean, Murrayek The American Idol telebista saioaren Afganistango bertsioan parte hartzera animatuko duen gazte batekin topo egingo du. Bruce Willis, Kate Hudson eta Zooey Deschanel aktoreak ere topatuko ditugu komedia honetan.

Vulcania

Jonasek bere familia guztia galdu berri du istripu misteriotsu batean. Herriko altzairutegi batean hasiko da lanean, eta bertan, tragedia bera bizitzen ari den Marta ezagutuko du. Biek batera, komunitate guztia astinduko dituen aurkikuntzak egingo dituzte. Aura Garrido, Rubén Ochandiano, José Sacristán topatuko ditugu, besteak beste, thriller honetan.

https://www.youtube.com/watch?v=08zOaLQHoJ0

Poveda

Poveda apaizak, fedeari eta maitasunari eskainitako bizitza baten ostean, Asturias eta Jaenera bidaiatuko du Institucion Teresiana izeneko emakume gazteentzako hezkuntza proiektua gauzatzeko asmoz. Pablo Moreno zinegile espainiar gazteak zuzendu du zinta, Raúl Escudero, Elena Furiase eta Daniel Gómez aktoreen parte hartzearekin.

Tots els camins de Déu

Judas garaikidearen bizitzako azken hiru egunak kontatuko ditu. Bere lagun minena traizionatu ostean, basoan murgildu eta bere erru sentimenduari aurre egiten lagunduko dion gazte misteriotsu batekin elkartuko da.