Lucia Etxebarriaren izen bereko eleberrian oinarritua, filma Euskal Herria eta Kanaria Uharteen artean errodatu da. Lamia etxeak ekoitzi du, eta, besteak beste, Daniel Grao, Goya Toledo, Ingrid García Jonsson eta Juana Acosta ditu protagonista.

elcontenido

Helena Taberna (Yoyes, La buena nueva) zinegile altsasuarraren hirugarren luzea post-produkzio fasean da dagoeneko, eta ekainaren 3an ikusiko du argia, Lamia ekoiztetxeak jakinarazi duenez. Lucia Etxebarria idazlearen El contenido del silencio liburuaren zinemarako egokitzapenak Daniel Grao, Goya Toledo eta Juana Acosta izango ditu antzezle nagusi, eta bigarren mailako paperak izango dituzte halaber, Jon Kortajarena modelo bilbotarrak eta Josean Bengoetxea (Loreak, Ander) donostiarrak. Filma Kanaria Uharteetako eta Euskal Herriko lokalizazioetan grabatu dute, besteak beste, Zarautz, Etxauri (Nafarroa Garaia) eta Iruñean.

Filmak, Gabriel fiskal gaztearen istorioa kontatzen du. Kanaria Uharteetara bidaiatu beharko du, sekta bateko buru-heriotza kolektibo bat ikertzeko. Sekta honetako parte da Cordelia, Gabrielen arreba gaztea, baina bere gorpua ez da inondik ageri. Cordeliaren lagun Helenarekin batera, Gabriel kasua argitu eta arreba bilatzeari ekingo dio.

https://vimeo.com/23901264