Euskal Film Laburren Jaialdiak baditu aurtengo hamar finalistak
Martxoaren 16tik 18ra egingo dute Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jaialdiaren 9. edizioa. 90 lan jaso dituzte antolatzaileek, eta horien artean hamar aukeratu dituzte sail ofizialeko finalista moduan:
- Cenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58”
- Napoleón y yo (Ander Duque) 17’37”
- Dantzariak (Axier Salazar) 17’09”
- Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00”
- Hartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29”
- Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00”
- Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera) 18’00”
- Duellum (Tucker Dávila Wood) 9’50”
- I said I´d never talk about politics (Aitor Oñederra) 10’00”
- Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista) 24’59”
Finalisten artean hiru lan mutuak dira, hiru euskarazkoak, bat elebiduna (euskara eta gaztelania), bi gaztelania hutsean egindakoak eta azkena Kanbodiako hizkuntza exotikoan, azpidatziekin. Lanen zunendariei dagokienez, ostera, bi dira emakumezkoak, eta gainerako lanak gizonezkoek zuzendu dituzte. Cenizo eta Dantzariak fikzio klasiko moduan egindako lanak dira. Napoleón y yo, ostera, fikziozko dokumentala da, eta Break in dokumental klasikoagoa. Lobito bueno, bruja hermosa eta Duellum fikzio esperimentalaren sailean sailka genitzake. Azken hau, Aitor Oñederraren I said I´d never talk about politics animaziozko lana bezalaxe, 2015eko Kimuak katalogorako hautatu zuen Euskadiko Filmategiak. Bere bizitzetako bat eta Mezu bat hozkailuan, aldiz, dokumental esperimentalak dira, eta Hartz txiki komedia, aukeratuen artean, bakarra.
Martxoaren 18an Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo dute sari banaketa ekitaldia, eta sarieri dagokienez, aurten hainbat berrikuntza izango ditu jaialdiak:
- Huhezinema Saria (finalisteta bakoitzari 200 euro)
- Goiena Saria (450 euro eta gainera, 1.500 euroko balioa duen kamera materiala euskarazko film labur berri baten ekoizpenerako)
- Vertigo Saria (400 euro)
- Ikusleen Saria (300 euro)
Egun berean, gainera, MUko Ikasleen saria eta Basque Culinary Sailekoa banatuko dituzte. Gonbidatuta zaudete!