Abian da LUPA Dokumentalen Mostra eta Topaketa 2016. Bederatzigarren edizio hau, urtero bezala, Donostia eta Errenterian egingo dute maiatzaren 5etik 8ra, eta Banda Bat eta Mikelazulo elkarteek antolatuko dute.
Ekimenaren xedea azken urteetako dokumentalen erakustaldi herrikoi, autogestionatu eta eraldatzailea egitea da, helburu lehiakorrik gabea. Lupa dokumentagileen topaketa izateko ere jaio zen, sortzaileek elkar ezagutu eta sorkuntza, ekoizpen edo difusioari buruz hitz egiteko espazio bat izan dezaten.
Martxoaren 7ra arte izango da zabalik lanak bidaltzeko epea.
OINARRIAK
- Ez fikzioaren barruan sar dezakegun edozein lan onartuko da.
- Edozein iraupeneko lanak onartuko dira (film laburrak, iraupen ertaineko filmak, eta luzeak).
- Aurkeztutako lanak euskara edo gazteleraz ez badaude, hizkuntza horietako baten azpitituluak eduki beharko dituzte.
- Parte hartzaileek honako materiala bidali beharko dute lupafest@gmail.comhelbidera:- Lana deskargatu edo online ikusteko esteka bat (iraungitze datarik gabe, hobeto).
– Lanaren sinopsia eta fitxa tekniko bat.
– Lanaren argazki bat.
– Kontaktua (helbide elektronikoa eta telefonoa). - Parte hartzaileek materiala 2016ko martxoaren 7a baino lehen.
- Antolakuntza parte hartzaileekin jarriko da kontaktuan, lanen aukeraketa prozesuari buruzko xehetasunak kontatzen joateko, lana hautatua izan ala ez.