Guztira, euskal zinemagileek zuzendu edo ekoitzitako hamahiru film labur eta luze eskainiko ditu Vital Fundazioak aste honetan, Euskal Zinemaren Astearen 32. edizioaren baitan. Emanaldi guztiak Denbaraban izaten ari dira, 20:00etatik aurrera.

Euskadin zuzendu eta ekoiztutako film labur eta luzeak erakusteari ekin zioten astelehenean Denbarabako Vital Kuxa Fundazioaren aretoan. Bihar amaituko da zikloa, haurrei zuzendutako El secreto de Amila (Gorka Vazquez, 2015) animazio filmarekin, Naara (Paul Urkijo, 2015) laburrarekin eta Berseker (Pablo Hernando, 2015)  zinta independentearekin.

Hori baino lehen, gaur arratsaldean ere emanaldiak izango dira. Ikusleek, David Gonzalezen 5 segundos (2015) eta Juanma Bajo Ulloaren Rey gitano (2015) filmak ikusteko aukera izango dute.

Guztira, hamahiru film labur eta luze programatu dituzte aste osoan zehar. Ikusleek gehien gustoko duten lanari botoa emateko aukera izan dute, eta bihar, larunbata, emango dira jakitera lan saridunak. Horrez gain, Arabako zinegile bati Gutako bat saria emango diote.

EGITARAUA

  • Astelehena 22 (20:00) The scale of an obsession (Aitor Lopez de Aberasturi) eta Negociador (Borja Cobeaga).
  • Asteartea 23 (20:00) Artificial (David P. Sañudo) eta Felices 140 (Gracia Querejeta).
  • Asteazkena 24 (20:00) Duellum (Tucker Davila) eta Amama (Asier Altuna).
  • Osteguna 25 (20:00) Lost Village (George Todria) eta Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre).
  • Ostirala 26 (20:00) 5 segundos (David Gonzalez) eta Rey gitano (Juanma Bajo Ulloa).
  • Larunbata 27 16:30ean El secreto de Amila (Gorka Vazquez). 20:00etan,  Naara (Paul Urkijo) eta Berseker (Pablo Hernando).

Gasteiz