DOKUMENTALAK ETA FILM LABURRAK BIDALTZEKO EPEA ABUZTUAREN 1era ARTE IZANGO DA

zinebi argazkia.jpg

Dagoeneko martxan da Bilboko Zine Dokumental eta Film laburren Nazioarteko zinemaldiaren –ZINEBIren 58. edizioa. Azaroaren 18tik 25era bitartean egingo den ediziorako lanak aurkezteko epea abuztuaren 1era arte luzatuko da.

Gehienez 45 minutuko luzera duten fikziozko animazioko lanak eta dokumentalak aurkez daitezke. Proiektuak 2015eko urtarrilaren 1etik aurreakoak izatea baldintzen artean sartzen da.

Izen ematea ekoizleek edota beraien lege ordezkariek egin beharko dute MoviBeta eta Festhome plataformen bidez, zein ZINEBIren webgunearen bitartez.

Ondorengoak izango dira Zinemaldiaren zuzendaritzak izendatutako nazioarteko epaimahailak banatuko dituen sariak:

  • Bilboko Zinemaldiaren Sari Nagusia
  • Euskal Zinearen Sari Nagusia
  • Zine Espainiarraren Sari Nagusia
  • Latinoamerikako Film Hoberenaren Sari Nagusia
  • Fikziozko lanari emandako Urrezko Mikeldia
  • Fikziozko lanari emandako Zilarrzko Mikeldia
  • Dokumentalari emandako Urrezko Mikeldia
  • Dokumentalaria emandako Zilarrezko Mikeldia
  • Animaziozko lanaria emandako Urrezko Mikeldia
  • Animaziozko lanaria emandako Zilarrezko Mikeldia