Atzerapenarekin, baina hasi dira filmatzen Alex de la Iglesia (Bilbo, 1965) zinegilearen proiektu berria, El bar. Bilbotarra gidoigile eta produktore lanetan ere izango da, Pokeepsie Films eta Nadie es Perfecto ekoizpen etxeen bidez, eta Atresmedia Cineren lankidetza izango du. Filma urte amaieran estreinatzea espero dute, eta Madril eta inguruetan errodatuko dute.

Jorge Guerricaechevarríarekin batera idatzitako filmak, tiroketa batetik ihesi, taberna batean harrapatua geratuko den pertsona talde heterogeneo baten istorioa kontatuko du. Pixkanaka, pertsonaia guztien bekatu, erru eta lotsak ezagutzen joango gara… “Filmatutako antzerki obra” gisa definitu du lana bilbotarrak, eta ohikoa duen talde artistikoa bildu du. Hala, Blanca Suárez, Mario Casas, Secun de la Rosa eta Carmen Machi aktoreek gorpuztuko dituzte filmeko pertsonaia nagusiak, iaz estreinatu zuen Mi gran noche (2015) filmeko talde ia osoa errepikatuz.

Hona zuzendariak bere Twitter kontuan zabaldutako argazkia, aktore taldearekin batera, entseguko atsedenaldi batean.

elbar2