Jakob Brossmanek lortu du Jean Vigo Zuzendari Onenaren saria Lampedusa in Winter filmagatik, eta Jela Haslerren The Meadow-ek film labur onenarena. Aipamen berezia jaso du, halaber, Keyman Karimiren Writing on the City film iraniarrak, “filma ausart eta iradokitzailea” izateagatik.
Jeitsi du teloia Punto de Vista zine dokumentalaren nazioarteko jaialdiaren 10 edizioak. Bart Iruñeako Baluarten banatu ziren sarietan, Katalunian bizi den Andrés Duque venezuelarraren Oleg y las raras artes lanak eskuratu zuen Film Onenaren sari nagusia. Zintak Oleg Karavaichuk pianistaren bizitza erretratatzen du, eta epaimahaiak “artistaren soslaiari egiten dion gerturatze berritzaile, koherente eta sentikorra” errekonozitu nahi izan du. Lanak, 10.000 euroko diru-saria jaso du.
5.000 euro eskuratu ditu halaber, Jakob Brossmanen Lampedusa in the Winter film britainiarrak, Zuzendari Onenaren kategorian, “ziurtasunez, gizatasunez eta trebetasunez” egindako lana izateagatik. Ekialde Hurbilera gerturatu gaituen Jela Haslerren The Meadow-entzat izan da Film Labur onenaren garaikurra, “errealitate politiko konplexu bat lantzeko egindako ahaleginagatik”. 3.000 euro jaso ditu azken honek.
Antje Ehmann, Claire Simon, Javier H. Estrada, Luis Ospina eta Maria Bonsantik osatutako epai-mahai internazionalak Writing on the city filmari aipamen berezia eskaini nahi izan dio “filma auskarta eta iradokitzailea” izateagatik. Karimi sei urteko kartzela zigorrera, eta 223 zigorrada hartzera kondenatu dute hain zuzen, Punto de Vistan estreinatu den filma honengatik.
Amaitzeko, Publikoaren Film Onenaren saria eta Gazteen Film Onenaren saria, biak jaso ditu Aleksandra Maciuszen Casa Blanca film poloniarrak, eta bakoitzagatik 1.500 euroko ordainsaria jasoko du. Guido Hendriksen Among us holandarrak ere aipamen berezia izan du.
Info+: Palmares osoa