Zoolander No. 2

Moda munduaren inguruko satiraren jarraipena 15 urteren ondoren iritsiko da zinema aretoetara. Derek (Ben Stiller) eta Hansel (Owen Wilson) modelo bikotea izango dugu berriro protagonista, moda industriak ahaztuak, beren burua berrasmatzera derrigortuta egongo den binomioa. Hori dela eta, garai batean izan zuten ospearen bila abiatuko dira Europara. Stiller bera jarri da berriro ere zuzendari, gidoilari eta aktore protagonista lanetan bere proiektu pertsonalena bilakatu den honetan.

Eva no duerme

1952a da. Eva Peron, Argentinako emakumerik maitatu eta gorrotatuena, 33 urterekin hil egingo da. Anatomista batek gorpua baltsamatuko du, argentinar ikonoa betikotzeko asmoz. Bere hilobirainoko peregrinatze masiboak ekiditeko, boterea hartu duten Indar Armatuek gorpua bahitu eta Europara lekualdatuko dute.

La loi du marché

Edozer gauza onartuko zenuke zure lanpostua mantentzaren truke? Bidegurutzean ikusiko du bere burua hilabete asko langabezian egin ondoren lana topatuko duen 51 urteko Thierryk. Vincent Lindonen interpretazio bikainak Aktore Onenaren Palmorria eskuratzeko balio izan zion Canneseko Jaialdian.

Nahid 

Nahid bere hamar urteko semearekin Iranen bizi den emakume dibortziatua da. Herrialdeko arauei jarraiki, semearen kustodia aitari zegokion, baina honek emazte ohiaren esku utzi du gaztetxoaren zaintza, Nahid berriro ez ezkontzeko baldintzapean. Nahiden egoera zaildu egingo da berarekin ezkondu nahi duen gizon berri baten agertuko denean.

https://www.youtube.com/watch?v=sA5TyaepMs0

Zootrópolis 

Gizakirik gabeko mundu batean bizi da Nick Wilde, egin ez duen delitu bat egotzi dioten azeria. Judy Hops hirira iritsi berri den untxi poliziak konspirazio honen atzetik dagoen animalia bilatzen lagunduko dio. Byron Howardek zuzendu du Disney etxearen azken 3D animazioa.

Concussion

Gertaera errealetan oinarritutako filmean, Will Smith garuneko konmozioaren osteko sindromea ikertu zuen Bennet Omalu neuropatologo forensearen azalean sartuko da. Sindromeak bere buruaz beste egin zuten fulbol amerikarreko jokalari asko jo zituen, Dave Duerson eta Junior Seau esaterako.

How to Be Single

Bikotegabea izatea ez da erraza New Yorken. Hiria “laranja erdiaren” bila dabilen bihotz bakartiez betea dago. Modu asko daude ezkongai izateko, batzuk hobeak eta besteak okerragoak… eta azkenik, Alice, Robin, Lucy, Meg, Tom eta Daviden eran egitea dago. Singleen munduan barneratuko gaitu Dakota Johnson eta Rebel Wilson protagonista dituen komedia dibertigarriak.