Tabakalera, Donostia Zinemaldiak,  DSS2016k, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak bigarren urtez jarraian antolatu dute ‘Ikusmira Berriak’ proiektua, berrikuntzan eta esperimentazioan diharduten ikus-entzunezko lanei laguntza emateko helburuz. Proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 1era arte egongo da zabalik, eta hautatuko lau proiektuak abuztuaren erdialdean hasiko dira beren lanak garatzen, sei asteko egonaldien bidez.

Ikusmira Berriak

Sormen garapenerako espazioa, testuingurua eta denbora  eskainiko die ‘Ikusmira Berriak’ programak hautatutako lau proiekturi. Egitasmoak trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa ditu ardatz, eta bertakoikus-entzunezkkoaren ezagutza eta nazioartekotzea sustatzeko plataforma izatea du helburu, besteren artean.

Eskainitako lau egonaldi horietatik hiru lurraldean errotutako ekimenei lotuak egongo dira –Kimuak film laburren katalogoa, Clermont-Ferrand Zinemaldiko Laboren film labur esperimentalen saila eta Donostia Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak-, eta laugarren bat bertako zinegileei zuzenduko zaio.

Izen-ematea otsailaren 5etik apirilaren 1era arte egongo da zabalik www.ikusmiraberriak.eu webgunean, eta maiatzaren erdialdera emango dira jakitera dira hautatutako proiektuak. Horiek, abuztuaren 15ean hasi beharko dute beren proiektua garatzen, Tabakalerako espazioetan. Lau astez tutoretza nahiz klase magistral ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, eta bosgarren astean Donostiako Zinemaldiko industria sailean aurkezteko pitching-a landuko dute.Egonaldiaren seigarren astean, eta Zinemaldiarekin bat eginez, nazioarteko jaialdian profesional gisa parte hartzeko aukera izango dute sortzaileek.

Info +: Oinarriak + izen ematea