Gaur hasi eta igandera bitarte zinema dokumentalaren erdigune bilakatuko da Nafarroako hiriburua. Denbora izango da hamargarren edizio honetako gaia, eta orotara, 100 film baino gehiago proiektatuko dira, munduko hainbat errealitate islatzen dituzten ikuspuntu ezberdinetako lanak guztiak.

Film labur eta luzeen artean, guztira 1.378 lan jaso dituzte antolatzaileek aurten, aurreko  urteetako zifrak bikoiztuz. Sail ofizialean estilo eta erregistro ezberdometalp filmak bildu dituzte, eta epaimahaiak beren kalitatea eta originaltasuna baloratuko du. Horretaz gain, Jean-Daniel Pollet zinemagile frantsesaren atzera begirakoa antolatu dute, eta iazko azaroan zendu zen Pio Caro Baroja dokumentalista eta etnografoari omenaldia egingo dio jaialdiak. Ipar Euskal Herrian errodatuko Chez les Basques sailari ere eutsi diote aurtengoan.

Emanaldi guztiak, jaialdiko egoitza nagusian, Baluarten, izango dira. Hemen duzue egitarau guztia ikusgai.

puntodevista