Otsailaren 5an hasi eta 26ra bitarte luzatuko da Zinemaldia.Cat jaialdiaren hamaikagarren edizioa Bartzelonako Girona Zinemetan. Euskal Etxeak antolatuta, zinemaldiak bi sail ofizial izango ditu aurtengoan: dokumentalenean zazpi film lehiatuko dira, eta fikziozkoan bost. Guztiak ‘Urrezko txapela’eskuratzea izango dute helburu.

Mostra izatetik Jaialdi izatera igaro zen orain dela bi urte Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen  Zinemaldia.Cat ekimena. Hamaikagarrenez, euskal zinemarik onena bilduko duen egitaraua osatu dute antolatzaileek, dokumental eta fikzio sailetan bananduta.

Dokumentalenean, Jambo Amani (Unai Aranzabal, 2016), Gure sorlekuaren bila (Josu Martinez, 2015), Nola? Irun meets New Orleans (Fermin Muguruza, 2015), Jai-Alai Blues (Gorka Bilbao, 2015), Walls (Pablo Iraburu Allegue eta Migueltxo Molina Ayestarán, 2015), Pelota II (Jørgen Leth eta Olatz González, 2015), eta Generation Iparretarrak (Sylvie Gara) lanak ikusi ahal izango dira.

Fikzioaren atalean, bost titulu arituko dira ‘Urrezko txapela’ eskuratzeko lehian: Amama (Asier Altuna, 2015), La noche del ratón (David R. Losada, 2013), Txarriboda (Javier Rebollo eta Alvar Gordejuela, 2015), Pikadero (Ben Sharrock,2015) eta Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre, 2015). Sail baterako zein besterako emanaldiak Bartzelonako Girona Zinemetan izango dira, arratsaldez.

Lehiaketatik kanpo, bestelako sailak ere antolatu dituzte aurtengoan. Hala, inaugurazio egunean, otsailaren 5ean, 2015eko Kimuak ataleko film laburren proiekzioa eskainiko dute, 21:30etatik aurrera, Girona Zinemetan baita ere. Bestetik, AlterZinemaldiak orotariko emanaldiak bilduko ditu, besteak beste, haurrentzako Txo! saila, Euskarazko bideoen lehiaketa, eta zinemaren ibilibidea Bartzelonan zehar, Fotogramas aldizkariko Pere Vall erredakzio buruaren eskutik. Azken honetarako txartelak eskuragarri daude www.codetickets.com webgunean.

SAIL OFIZIALEKO EGITARAUA: 

ZinemaldiaCAT3