18 eta 30 urte arteko gazteek izango dute aukera Donostiako XIV. Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko. Interesa dutenek martxoaren 28ra arte eman ahalko dute izena www.zinemaetagizaeskubideak.com atariaren bidez. Martxoaren 30an zozketa egingo da, eta orduan emango da jakitera Zinemaldiko webgunean nortzuk osatuko duten apirilaren 15etik 22ra egingo den jaialdiko epaimahai gaztea.
Epaimahaiko kide izateak hainbat eskubide eta betebehar izango ditu, oinarrietan bildu bezala. Zinemaldiko saio eta bestelako jarduera guztietara dohainik joateaz gain, gazte epaimahaikideek Deustuko Unibertsitateetan ECTS bat eta UPV/EHUn aukera askeko kredituak lortzeko aukera izango dute. Horrez gain, Donostiako XVII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko, Victoria Eugenia Antzokirako saioetarako bi bonu emango zaizkie. Eta aurtengo berrikuntza bezala, parte hartzaileen artean Dajlan Saharako errefuxiatu kanpamenduetan egiten den FiShara Jaialdirako bi bidaia zozketatuko dira.
Info +: Oinarriak eta izenematea