Zinegile donostiarraren azken lanaren lekuko izango da Rotterdameko hiria datorren asteartean. Txintxua films ekoiztetxearen eskutik, kruzero bidaia “phantasma” batean murgilduko gaitu filmak, ezohiko egitura ez zuzenaren bitartez. Garrantzia berezia izan du soinu bandak, Joserra Senperenak eta Ignacio Bilbaok osatua.

Rotterdameko Jaialdia ezaguna zaio Koldo Amandoz zuzendariari (Donostia, 1973), 2003 urtean Belarra film laburrarekin parte hartu bait zuen bertan. Oraingo honetan, itsasontzi batean kokatzen den film luze batekin datorkigu. “Kruzero batean itsasoratuko gara, ontzi, hondoratze, zinema, fantasma, amodio eta banpiro istorio batean murgiltzeko”. Zuzendariaren hitzetan, pelikula ?”phantasma” bat da honakoa.

Bram Stokerren Drakula nobelaren narrazio moduari jarraiki, Sîpo Phantasma (Untzi Phantasma), ahots ezberdin eta narrazio ez zuzenetan egituratzen da. Hala, ohikoak izango dira filmean diario, eskutitz, telegrama eta artikuluen bitartez kontatutako pasarteak. Era honetan, pelikula osatzen duten atal ezberdinen arteko loturak ikusleak berak egitea bilatu nahi izan dute.

Filmak zinema garaikide eta berritzaileena biltzen duen Rotterdamgo zine jaialdiko sail ofizialean parte hartuko du, Deep Focus programako Regained sailean.

Lantaldea

Koldo Almandozen pelikuletan lan egin ohi duten hainbat kolaboratzailek errepikatu dute filmaren osaketan: Marian Fernandez Pascale izan da ekoizlea, Laurent Dufreche muntaia lanetan, Javier Agirre Erauso kameran, eta Haimar Olaskoaga soinuaren ardurapean, besteak beste. Soinu banda, pelikula honetan bereziki garrantzitsua izan dena, Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaoren esku egon da.

SIPO_DF_Internet

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza eta Gidoia: Koldo Almandoz
  • Ekoizlea: Marian Fernandez
  • Kamarak: Javier Agirre Erauso / Koldo Almandoz
  • Muntaia: Lauren Dufreche
  • Soinu diseinua: Lauren Dufreche / Haimar Olaskoaga
  • Fx: Angel Aldarondo67 Min / Color / V. EUSKERA / DCP / 1:1,85 / STEREO