Asteartean hasi eta igandean amaituko da FIPA ikus-entzuneko programen festibala Miarritzen. 140 filma,  20 sari, 7 epaimahaikide eta milaka ikusle bilduko dira 6 eguneko nazioarteko jaialdian. 29. edizio honek gainera, arreta berezia eskainiko dio espainiar estatuko ekoizpenari, ¡ Focus España ! programaren bitartez.

29° EDITION FIPA

François Sauvagnargues jaialdiko zuzendariak adierazi bezala, Donostia Europako Hiriburu Kulturala den urtea aitzakiatzat hartu dute Katalunia, Euskal Herria eta Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenaren aukeraketa zabal bat eskaintzeko. “Konturatu gara, Frantzian eta Europan ez dutela herrialde horietako ekoizpena ezagutzen”.

Bide honetan, hamar programa ezberdin osatu dituzte, artean fikzioa, serieak eta dokumentalak daudelarik. Horretaz gain, telebista koprodukzioetarako aukera emango duten foroak eta eztabaidak ere antolatu dituzte FIPA Industry sailetik.

SERIEAK

El Ministerio del Tiempo, Javier Olivares
Vis à Vis, Alex Pina, Esther Martinez et Daiel Ecija.
Merlí, Héctor Lozano
Mar de Plastico, Noberto López Amado
El Mort viu, Adrià Espí et Jordi Porcel

FIKZIOA

Felices 140, Gracia Querejeta
Fassman, el increíble hombre radar, Joaquin Oristrell

DOKUMENTALAK

Ciutat morta, Xapo Ortega et Xavier Artigas
En Otra casa, Vanessa Roussellot
Après le brouillard, une histoire de résilience, Luis Ortas

Info +: Egitaraua osorik