Mia madre

Margherita 40 urteko zine zuzendaria Vitorrio bere senarrarengandik banatzen ari da. Aldi berean, bere ama larriki gaixotuko da, eta Margheritaren anaiak lana utziko du amari erabateko dedikazioa eskaintzeko. Gaixotasunak familien dinamiketan eragiten dituzten aldaketa dramatikoen analisia da filma. Proposamenak jaso ditu Zine Europarraren eta David di Donatello sarietarako.

Youth – La giovinezza

Fred Ballinger orkestra zuzendari ospetsuak Alpeetako hotel batean igaroko ditu bere oporrak Lena alaba eta bere azken filma bukatzeko zailtasunak izaten ari den Mick zine zuzendari lagunarekin. Italia, Suitza, Frantzia eta Erresuma Batuak herrialdeen arteko koprodukzioa zuzendu du Paolo Sorrentino italiarrak. Soinu banda zoragarriak laguntzen du laguntasunaren eta zahartzaroaren gaiak jorratzen dituen filmak.

The Big Short

Michael Lewisen ‘The Big Short’ liburuaren egokitzapen honek 2008ko krisi ekonomiko mundiala sortarazi zuen Estatu Batuetako higiezinen sektorearen porrotaren inguruan hausnarketa bat proposatzen du. Oscar sarietarako bost proposamen jaso ditu filmak, tartean film eta zuzendari onenen kategorietan. Luxuzko aktore taldea bildu du Adam Mackay zuzendariak: Christian Bale, Steve Carell, Ryan Gosling, John Magaro, Finn Wittrock, Brad Pitt…

The Fifth Wave

Estralurtarrek lau kolpetan Lurreko gizateria ia guztiarekin amaitzea lortu dute. Bosgarren inbasio baten berri dutenean, Cassi Sullivan gaztea bere neba txikia topatzen ahaleginduko da, gainontzeko gizakiekin bizirauten saiatzen den bitartean. Chloë Grace Moretz aktorea protagonista duen zientzia fikziozko asteko proposamena.

Alvin and the Chipmunks: The Road Chip

Gaizki ulertu baten ostean, Alvin, Simon eta Theodorek usteko dute Davek bere neska-lagunari maitasuna agertuko diola New Yorken, eta horren ondorioz, bere lagunak ahaztu egingo dituela. Hiru egun izango dituzte bikote gaztearen konpromisoa hautsi eta beren laguna berreskuratzeko. Hiru hautagaitza eskuratu ditu filmak, zertarako eta urteko film okerrenak saritzen dituen Razzie-etarako.

Jem and the Holograms

Musika konpainia bateko jabe gazteak rockstar bat bezala jazteko teknologia berritzaile bat erabiliko du. Youtube generazioa ordezkatzen duen publiko gazteari zuzendutako filma fantastikoa.

The End of the Tour

Rolling Stone aldizkariko David Lipsky kazetariaren eta David Foster Wallace idazlearen arteko bost eguneko elkarrizketan zentratzen da filma independente hau. Elkarrizketa, Wallacek ‘Infinite Jest’ bere liburu epiko eta iraultzailea argitaratu ostean kokatu behar da, 1996an.

Die Vermessung der Welt

Alemania XIX mendearen hasieran. Filmak Alexander von Humboldt (Albrecht Schuch) eta Carl Friedrich Gauss zientzilari eszentrikoen jarraipena egiten du.