63. edizioa amaitu zela lau hilabete eskas pasa direnean, 2016ra begira dago Donostia Zinemaldia. Sail guztietarako online izen-emateak zabalik daude jada jaialdiko web-orrialdean. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa sailak. Horiek berezko deialdia izango dute maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren.
Gainontzeko sailetara aurkezten diren filmeen lehen hautaketarako onarpena 2016ko uztailaren 18an amaituko da. Parte hartze arauen inguruko informazio guztia, sail ezberdinetako arautegiak eta izen-emateko online formularioa Donostia Zinemaldiako webgunean eskuragarri daude.
PARTE HARTZEKO ARAU OROKORRAK
ARAUTEGIAK
- Sail Ofiziala
- Zuzendari berriak
- Horizontes Latinos
- Perlak
- Euskal Zinemaren Irizar Saria
- Zinema Ikasleen Nazioarteko XIV Topaketa 63. edizioa. 2015
- Zinema Eraikitzen 28 63. edizioa. 2015
- Industriaren Zinema Eraikitzen 28 Saria 63. edizioa. 2015
- Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 63. edizioa. 2015
- Proiektu onenari EGEDA saria (Europa-Latinoamerika IV. Koprodukzio Foroa) 63. edizioa. 2015