Italiar zinemak azken urteetan eman dituen zuzendari nagusien lan aipagarrienak aurkeztuko dira Bilboko BBK Salan otsailaren 2, 3 eta 4an. Euskadiko Hizkuntza eta Kulturaren Institutu Ofizialaren Italiako Etxearen ekimenez antolatu dira emanaldiak, eta, Bilboko kultura sailarenZinebiren eta Erromako Luce Intitutuaren laguntza jaso dute.

zinecitta

Ametsen fabrika. Honela aurkeztu dute antolatzaileek italiar zinemaren inguruan otsailean Bilboko BBK Salan egingo den zikloa. Azken urteak emankorrak izan dira Alpeez bestaldeko herrialdean, zinemari dagokionez. Proiekzio handiko zinegileak beren lanak ezagutzera ematen ari dira, eta hain zuzen, horietako hiruren obrarik garrantzitsuenak ekarriko dira Bizkaiko hiriburura. Otsailaren 2an, 2014an komedia onenaren Europa saria eskuratu zuen La mafia uccide solo d’estate  (Pierfrancesco Diliberto, 2014) filma proiektatuko da. Hurrengo egunean, otsailaren 3an,  Il giovane favoloso (Mario Martone, 2014)  Giacomo Leopardi poetaren inguruko lana ikusi ahal izango da. Zikloari amaiera emateko, Edoardo Maria Falcone zuzendariaren Se Dio vuole (2015) opera primaz gozatzeko aukera izango du ikusleak otsailaren 4an.

Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, eta jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluekin. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

EGITARAUA:

  • Otsailak 2, asteartea, 20:00etan. La mafia uccide solo d’estate (2014) 90 min.

Zuzendaria: Pierfrancesco Diliberto (AKA Pif)
Aktoreak: Cristiana Capotondi, Pierfrancesco Diliberto (AKA Pif), Ginevra Antona, Alex Bisconti, Claudio Gioè, Ninni Bruschetta, Barbara Tabita, Rosario Lisma
Generoa: Drama
Sinopsia: Palermoko mafia giroan nola hazi eta maitatu. Haur baten begietan hogei urteko istorioa. Arturo hiri erakargarri eta zitalean haziko da, pasioari eta irribarreari tokia eginez.

  • Otsailak 3, asteazkena, 20:00etan. Il giovane favoloso (Leopardi) (2014) 137 min.

Zuzendaria: Mario Martone
Aktoreak: Elio Germano, Isabella Ragonese, Michele Riondino, Edo Natoli, Massimo Popolizio, Anna Mouglalis, Valerio Binasco, Paolo Graziosi, Sandro Lombardi, Iaia Forte
Generoa: Historikoa
Sinopsia: Giacomo Leopard XVIII. mendeko poeta italiarraren bizipen zoragarri eta latzak kontatzen ditu filmak, liburutegiko Recanatitik koleraren garaiko Napoles hiriraino.

  • Otsailak 4, osteguna, 20:00etan. Se Dio vuole (2015) 87 min.

Zuzendaria: Edoardo Maria Falcone
Aktoreak: Marco Giallini, Alessandro Gassman, Laura Morante
Generoa: komedia
Sinopsia: Tommaso kardiologo ospetsua da, eta sinismen sakonak ditu, ateoa eta liberala izanik. Carla bere emaztearekin batera, bi seme alabaren guraso dira. Alaba, Andrea, medikuntza ikaslea da eta albiste baten berri emango die egun batean: apaiz izan nahi du.