Azken aldian zeresan handia ematen ari den euskarazko azpitituluen eta bikoizketaren etengabeko debatea ekarri dugu gurera. 90 hamarkadara jo behar dugu euskarazko bikoizketaren sorrera eta urrezko garaiak ezagutzeko. Garai horretan, ia 800 ordu bikoizten ziren urtean euskaraz, hein handi batean Euskal Telebistak produktuak erosi eta euskaraz eskaintzeko egindako apustuagatik. Azken urteetan berriz, irizpide aldaketak eta bestelako faktoreak tarteko, ia 100 ordu baina ez dira bideratzen euskarazko bikoizketara, zinema eta telebistaren artean. Horrek noski, sektorea asko ahultzea ekarri du, eta gaur egun nekez bizi daitezke bikoizleak profesio horretatik.

Iritziak orotarikoak dira. Badira, produktua bera lehenetsi, eta ikus-entzunezkoak bertsio originalean eta azpitituluekin ikustearen alde daudenak. Bestaldean, bikoizketa defendatzen dutenek, beste arrazoien artean, euskarazko bikoizketak gizartearen euskalduntzean eta euskararen normalizazioan egiten duen ekarpena azpimarratzen dute.

Matematiken kontrara, hau ez da 2+2 =4. Guk gaurkoan, euskarazko bikoizketan aritzen diren hiru profesionalen iritziak bildu ditugu, eta sektorearen ibilbidea eta egungo egoera zertan den azaldu digute. Honakoak izan ditugu gurean: Jose Luis Rubio, REC Grabaketa estudioko zuzendaria,  Nagore Irizar bikoizlea eta Loinaz Jauregi, Binahi figurazio eta bikoizketa etxeko zuzendaria.

 

bikoizketa